Berriak Segurtasuna

Onik aurkitu dute Berrobi inguruan desagertutako gaztea

2021-09-20

Gaur arratsaldeko lehenengo orduan aurkitu dute joan den asteartean Berrobi (Gipuzkoa) inguruan desagertu zen 33 urteko gaztea. Desagerpenaren berri izan zutenetik, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak inguruan ibili dira gaztearen bila, eta haren bila ari zirela zekien partikular batek aurkitu du gaur arratsaldeko lehenengo orduan Andoain eta Leitza arteko landa bide batean.

Une hauetan osasun-zerbitzuak ari dira aurkitutako gaztea artatzen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan