Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

ETEei inbertitzen laguntzeko asmoz Industria Sailak 4,3 milioi euro bideratu ditu, 2010. urtean baino % 31 gehiago

2011.eko abuztuak 26

2011ko Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI) programaren deialdiak berrikuntza bat du: inbertsioaren zirkulatzaile-premiari 0,5 puntuko hobaria ematea.

Onuradunak industriaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreko ETEak izango dira eta programaren helburua finantza-laguntzak ematea da, ibilgetu ukiezinetan inbertsioak egiteko (aplikazio informatikoak, lurrak, eraikinak, instalazio teknikoak...).

2010eko AFI programan 254 proiektu onartu ziren eta 3,275 milioi euroko diru-laguntzak eman ziren.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen bitartez, 4,3 milioi euro bideratuko ditu aurten AFI Finantza Laguntzen Programarako, 2010ean baino % 31 gehiago. Programaren helburua zera da, EAEko enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak ahalbidetzea. Aurtengo deialdiak badu berrikuntza bat: eragiketaren zirkulatzaile-premiari ere 0,5 puntuko hobaria emango zaio.

AFI programaren helburu orokorra honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreetako enpresek egindako inbertsioaren zirkulatzaile-premia finantzatzea eta ibilgetu ukiezinetan eta/edo material berrietan (aplikazio informatikoak, lurrak eta ondasun naturalak -turismoan izan ezik-, eraikinak, instalazio teknikoak, makineria, tresneria, altzariak -soilik merkataritza eta turismoa-, informazio-prozesuetarako ekipoak, garraio-elementuak -turismorako soilik-...) egindako inbertsioak hobaritzea.

AFI programaren 4,3 milioi euroko horniduratik, 3.255.210 euroko aurrekontua bideratu da industria-sektorera, 889.973 euro merkataritza-arloko enpresetara eta 232.452 euroko partida turismo-sektorera.

SPRIk AFI programan ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko eta izapidetzeko programari atxikitako finantza-erakundeetara jo behar da; erakunde horien zerrenda www.spri.es webgunean dago ikusgai. Halaber, ekimen horri buruzko kontsultak egiteko telefono-zenbaki bat dago: 902702142. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. 

Inbertsiorako Finantza Laguntzen Programa SPRIk eskaintzen dituen laguntzen artean finkatutako ekimena da eta 2010eko ekitaldian 3,275 milioi euroko diru-laguntzak banatu zituen 254 inbertsio-proiektutan; proiektu horietatik 162 industriakoak izan ziren, 83 merkataritzakoak eta 9 turismo-arlokoak. 

Sortu zenean, industriaren arloko ETEei finantza-neurriak eskaintzea zen programaren asmoa, inbertsio-proiektuak gauzatu ahal izateko, betiere eragiketen epeetan eta interes-tasetan abantailak lortzearren ohiko finantza-merkatuarekin alderatuta, hobariak aplikatuta. Aurrerago, merkataritzaren eta turismoaren sektoreetara ere zabaldu zen eta, orain, zirkulatzaile-premiaren hobaria gehitu zaio. 

Azken berrikuntza horretan, diruz lagun daitezkeen finantza-eragiketatzat hartuko dira zirkulatzaile-premia finantzatzeko direla esanbidez adierazten direnak, laguntza eskatzen den ekitaldian honako poliza hauek formalizatuta: industriaren sektorean gutxienez 100.000 euroko poliza, eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, gutxienez 30.000 eurokoa. 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 26a

Iruzkin bat
  • @carmenezcurra
    2011.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    Industria destina 4,3 millones de euros a facilitar las inversiones de las PYMES, un 31% mas que en 2010 http://t.co/TbOri0W

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan