Berriak
Eu

Panpa aldeko eta Rio Negroko euskal etxeetara bisita

2011.eko abuztuak 26

Euskal  exeetara bisiten programarekin jarraituz, Elvira Cortajarena Merkosurreko Ordezkariak, lau egunetan bilerak egin zituen Laprida, Coronel Pringles, Tres Arroyos, Coronel Dorrego eta Rio Coloradoko euskal etxeekin.

Lapridan bilera instituzional bat izan zuen Frente para la Victoria-ko Alfredo Fisher Alkatearekin eta Viviana López hiriko Kultura Idazkariarekin. Bilera amaitu ondoren, bertako telebistarekin elkarrizketa egin zuten "Lagunen Etxea" euskal etxean. Beste bilera bat egin zen euskal etxeko batzordearekin eta Adrian Martin  lehendakariarekin. Euskal etxean egiten diren ekintzak eta programen kalitateari dagokionez, oso positiboa izan zen buru den taldearen eta bazkideen ahaleginak egiaztatzea, dantza taldearen lana nabarmentzen, urte ugarietan zehar, euskal gizataldearen bizitza bilduz.


Ordezkaria Coronel Pringlesera iritsi zenean, Juan José Olasagastia euskal etxeko lehendakariak  hartu zuen eta Union Civica Radical alderdiko Carlos Ulises Oreste alkatearekin  izan zuen bilera. Art-Decó arkitekturagatik herri afamatua da, Francisco Salamone ingeniariak eta arkitektoak diseinatutako eraikin inportante asko dute eta. Cortajarenak eraikinak bisitatu zituen eta eskualdeko herriekin batera Art-Decó bidea sortzeko asmoaren berri eman zion Udalak. Euskal etxeak eta bertako Batzordeak 2011an emandako diru-laguntzaren programa egiteko plana adierazi zuten. Aurten Argentina osoko euskal abesbatzen topaketa egin zuten bertan.

Ibiliarekin jarraituz, Tres Arroyos-ko euskal etxean euskal ordezkariak prentsaurreko bat eskaini zuen bertako komunikabideekin. Euskal etxeko lehendakaria Mario Rodríguez Goizuetarekin batera Partido Vecinalista delakoaren Alkatea Carlos Alberto Sánchezekin izan zen bilera Udaletxean. Gero Batzordeko kideekin bildu zen egiten diren ekintzen ikuskera azaldu zen, euskara irakaskuntza eta nekazaritza-turismoaren sustapena azpimarratuz.  Bere egoitza lortzea da gaur egungo Euskal Etxearen helburua.

Goizean, Coronel Dorregon Unión Cívica Radical alderdiko Alkatea Fabián Zorzanorekin eta Batzordeko kideekin bildu zen Udaletxean. Euskal etxea berezia da hau. Bere "arima"Yoli Errazkinen etxean jaio zen  eta gaur egun bezala bere etxeko sua da biltzeko lekua. Euskal etxe guztiek gastu orokorrei aurre egiteko diru-laguntza jaso ahalko omen dute. Hala ere, hurrengo Euskal Gizataldeen Kongresuan hartuko dutela erabakia dela jakinarazi zen.

Río Negro probintziako Río Colorado hirian Lidia Macia Albizúa lehendakariak hartu zuen Ordezkaria, egoitzaren jabeek erabiltzeko eman zieten euskal etxean.  Ume guztientzako instalazio modernoak dituen "Anaitasuna" enparantzan ordezkatuta dago euskal gizataldea. Elkarrizketa egin zion bertako telebistan eta Batzordearekin bildu zen euskal etxearen ekintzei berriro ekiteko laguntzeko konpromisua hartu zenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena