Euskadi da Rebuild 2021 eraikuntzako biltzar nazional nagusiko Europako eskualde gonbidatua

2021-09-20
  • Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, ordezkaritzaren buru gisa, tokiko erakundeek, enpresa pribatuek eta zentro teknologikoek osatuko dute irailaren 21etik 23ra bitartean Ifema azoka-barrutian proiektuak eta jardunbide onak partekatuko dituen euskal ordezkaritza.

 

 

Euskadiko etxebizitza-eraikuntzaren eta sektore horretako berrikuntzaren ekosistema izango da aurtengo Rebuild 2021 biltzarraren protagonista. Biltzar horren inguruan, eraikuntza-sektorearen balio-kate osoa biltzen da Ifema azoka-barrutian (Madril). Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak topaketa horren inaugurazioan parte hartuko du, eta Euskadi izango da 2021eko ekitaldiko Europako Eskualde Gonbidatua.

Biltzar honetako aholku-batzordearen arabera, Euskadi hautatu dute “Europako eskualde berritzaile eta aitzindarietako bat izateagatik eta eraikuntza-materialen eta jasangarritasunaren arloan berritzaileak diren enpresek, sustatzaileek eta zentro teknologikoek osatutako ekosistemarengatik”. Aholku-batzordeak Zorrozaurre gisako adibideak partekatzearen alde egin du, jardunbide onak azal daitezen eta eraikuntzaren sektorean ekimen publiko eta pribatu berrien bilaketa susta dadin.

Pedro Jauregui Etxebizitzako sailburuordea izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru, eta ordezkaritza osatuko dute Pablo García Astrain Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak eta Carlos Quindós VISESA sozietate publikoko zuzendari nagusiak.

Sailburuordeak aditzera eman duenez, “Euskadik ibilbide luzea egin du eraikuntzaren arloko ikerketan eta berrikuntzan, betiere elkarlanean dihardugun askotariko eragile publiko eta pribatuen bidez. Izatez, gure etxebizitza-politikei esker —Estatuan erreferente—, eta punta-puntako eraikuntzaren sektore biziari esker, aurre egin diezaiekegu gure autonomia-erkidegoko gizarte- eta ingurumen-erronkei”.  

Biltzarraren inaugurazioan Jauregi sailburuordeak parte hartuko du, David Lucas Garraioetako, Mugikortasunerako eta Hiri Agendako Ministeritzaren Hiri Agenda eta Etxebizitza idazkariarekin eta Madrilgo Erkidegoko eta Udaleko arduradunekin batera. Inaugurazioaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak zenbait mahai-ingurutan eta hitzalditan parte hartuko du, eraikuntzaren euskal balio-katea aztertzeko. Mahai-inguru eta hitzaldi horien artean nabarmentzen dira Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak astearte honetan bertan moderatuko duen elkarrizketa. Elkarrizketa horretan, Euskadiko egoera aztertuko da Carlos Quindós VISESAko zuzendari nagusiarekin, Donostiako Etxegintzako Rafael Fariasekin eta Bilboko Etxebizitzen presidente Jon Bilbaorekin, JIT Housing enpresako zuzendari Pedro Rebollarekin batera. Etxebizitza zuzendaria bigarren solasaldi batean parte hartuko du, ‘Erkidego autonomikoen erronka: etxebizitzak kudeatzeko lau eredu aurreratu’, Andaluziako, Valentziako eta Madrilgo arloko zuzendariekin batera.

2 iruzkin
  • @rebuildexpo
    2021-09-22

    Comentario de Twitter:
    RT @aktua_ri: Euskadi, región europea invitada en el principal congreso nacional de la edificación, #REBUILD2021 : https://t.co/n01mUyrZHz

  • @aktua_ri
    2021-09-22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, región europea invitada en el principal congreso nacional de la edificación, #REBUILD2021 : https://t.co/n01mUyrZHz

    @rebuildexpo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak