Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak pertsona zaurgarrien kolektiboekin zerikusia duen lankidetza-hitzarmena sinatuko du Gurutze Gorriarekin (Gobernu Bilera 2021-9-21)

2021-09-21
  • Hitzarmena bereziki zaurgarriak diren kolektiboen esparruko Segurtasun Plan Nagusiaren babesean sortu da, horien segurtasunak izan ditzakeen mehatxuei aurrea hartu ahal izateko
  • Kolektibo horretan adinekoak eta pertsona migratzaileak edo errefuxiatuak daude 

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, bereziki zaurgarriak diren kolektiboekin, adinekoekin eta migratzaile edo errefuxiatuekin, erlazionatutako Segurtasun Plan Nagusiaren babesean, horien segurtasunak izan ditzakeen mehatxuei aurrea hartu ahal izateko. 

Hitzarmen horren bidez erantzun eraginkorra eta koordinatua eman nahi zaie aipatutako kolektiboek jasan ditzaketen mehatxu nagusiei, aldi berean, eta biktima gisa jasan ditzaketen delitu edo egoera jakinekin zerikusia duten salaketak jartzeari dagokionez, Ertzaintzan konfiantza izatea sustatuz, modu horretara polizia-erantzun egokia antolatu ahal izateko. 

Horrela, hitzarmenak aurreikusten du Euskadiko Gurutze Gorriaren egoitzetan informazio-hitzaldiak ematea kolektibo horietako pertsonei eta Gurutze Gorriak dituen tresnen bidez kolektibo horiekin komunikatzeko mekanismoak ezartzea, segurtasun-arazoekin erlazionatutako informazioa eta portaerak hautemateko jarraibideak helarazi ahal izateko. 

Ertzaintzaren zeregina da, Segurtasun Sailaren mende dagoen kidego moduan, eskubide eta askatasunak libreki gauzatzea babestea, bai eta herritarren segurtasuna bermatzea ere, eta zeregin horren baitan sartzen da euren ezaugarri berezien ondorioz bereziki zaurgarriak diren kolektiboei ere babesa eta laguntza ematea. 

Aldi berean, Euskadiko Gurutze Gorria boluntarioz osatuta dagoen eta interes publikoa duen erakunde humanitarioa da, eta bere jarduera garatzean helburu du pertsona zaurgarrien ahalik eta hurbilen egotea ekintza integratuen bidez eta gizartean eta lurraldean parte hartuz. Berez, era horretako kolektiboei arreta emateko bere estrategiaren baitan, erakundeak harremanetarako sare presentzial zabala du Euskadin, eta 14.000 boluntariotik gora.

 Hitzarmen berria lau urtez egongo da indarrean, sinatzen denetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko