Berriak Osasuna

Euskadik gaur ekingo dio COVID-19aren aurkako hirugarren dosiaren txertaketari arlo soziosanitarioan

2021-09-20

Erresidentzietan dauden 23.000 pertsona inguru dira COVID-19ren aurkako txertoaren hirugarren dosia emango zaien xede-kolektiboa, haien segurtasuna zaintzeko

Euskadik gaur bertan ekin dio COVID-19ren aurkako txertoaren hirugarren dosia emateko prozesuari, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileentzat. 23.000 pertsona inguruk hartu behar dute txertoa, eta gaur hasiko dira Pfizer Biontech sendagaia hiru lurralde historikoetako egoitzetan ematen.

Osasun Publikoko Batzordeak birusaren aurrean bereziki hauskorra den kolektibo horri hirugarren dosi bat emateko oniritzia eman ondoren, Euskadik, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren bidez eta hiru lurraldeetako foru-aldundiekin koordinatuta, txertoa jartzeko prozesua jarri ditu martxan.

Indartze-dosia jartzeko prozesua abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran COVID-19ren aurkako txertaketa-kanpainaren hasieran garatu zenaren antzekoa izango da. Osakidetzako eta egoitzetako langileek txertoak zentroetan bertan ematen lagunduko dute.

OROIGARRIA

Aipatu behar da oraindik txertoa hartu ez duten 12 urtetik gorako pertsona guztiek Osakidetzaren webgunea zabalik dutela hitzordua eskatzeko. Bestalde, Osakidetzak joan den astean hirugarren dosia jarri zien immunogutxitze egoera larrian dauden pertsonei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan