Javier Hurtado sailburuak Sagardoetxearen XV. urteurrenaren aurkezpenean parte hartu du

2021-09-22
  • Sailburuak nabarmendu du gaur argitaratutako abuztuko turismo-datuek aurreikuspenak gainditu dituztela, “2019ko abuztuko batez besteko tarifak, gaualdiak eta sarrerak” igo baitira

Sailburuak Sagardoetxea zoriondu du bere 15 urteengatik eta Gastromuseums izeneko Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarean egindako lanagatik. Haren hitzetan, “euskal kultura gastronomikoaren eta bere produktu adierazgarrienen inguruan esperientzia turistiko bateratua eskaintzeko sortu da” Gastromuseums. Gainera, Sagardoetxea Euskadi Gastronomikan sartuta dago: Turismo Sailak kalitatezko jatetxe, museo, denda eta establezimendu gastronomikoak nabarmentzeko bultzatutako produktu-kluba.

 “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beti egin du apustu gure bisitariei aukera zabala eskaintzearen alde eta, batez ere, esperientzian oinarritutako turismoa eskaintzearen alde, horrek bidaiariari ahalbidetzen baitio gure kulturan murgiltzea eta bere inguruneari modu berri batean begiratzea. Esperientzia horiek bisitaria alderdi aktibo bihurtzen dute eta, gainera, toki-garapenean laguntzen dute”, azaldu du Javier Hurtadok.

Eustatek gaur goizean argitaratu dituen abuztuko turismo-datuak aipatu ditu sailburuak: “Aurreikuspenak gainditu dituzte. 357.000 turistak baino gehiagok eman dute gaua EAEko hoteletan, % 77ko okupazio-mailarekin, eta 2019ko abuztuko batez besteko sarrerak, gaualdiak eta tarifak gainditu dira”.

 “Egun pare batean landa-turismoko etxeen datuak ezagutuko ditugu. Badakigu hazkunde handiagoa izango dutela; izan ere, aurreikusi genuenez, naturarekin lotutako turismoa traktore turistiko garrantzitsua izan da”, gogorarazi du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak