Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko fiskalitate berria “bidezkoagoa eta zuzenagoa” izango da

2011.eko abuztuak 24

Euskal zerga erreformak bakoitzak ahal duen neurrian eta bere errentaren arabera gizarteari ekarpena egitea lortzea du xede, besteak beste. Era berean, iruzurrari aurre egin nahi dio, ordaindu behar duten guztiek, eta salbuespenik gabe, hala egin dezaten

Patxi López lehendakariak azpimarratu du ETAren amaierak ez duela "baldintzarik" behar. Ezker abertzaleari egunero ETAren desagerpena eskatuko diola esan du. Gainera, Eusko Jaurlaritzak genero indarkeriarekin amaitzeko konpromesua iragarri du “biktimei babes handiagoa emanez eta prebentzioa indartuz”.

Lehendakariak Euskadiko zerga erreforma bultzatzeko ideia nagusien berri eman du gaur, etorkizunean, lan hori instituzio ezberdinekin eztabaidatu ahal izateko. Lópezek azaldu duenez, fiskalitate berria “bidezkoagoa eta zuzenagoa” izatea lortu nahi da.  Bere esanetan, erreforma honek lortu nahi dueña ez da “behia gehiago jeztea, baizik eta jezten ez diren behiak jeztea”, erantsi du. Euskal zerga erreformak bakoitzak ahal duen neurrian eta bere errentaren arabera gizarteari ekarpena egitea lortzea du xede, besteak beste. Era berean, iruzurrari aurre egin nahi dio, ordaindu behar duten guztiek, eta salbuespenik gabe, hala egin dezaten.

Hildo horretan, “egiazko den eztabaida zabala” lortu nahi du gai honetan guztion artean fiskalitaterik onena lortzeko enplegua sustatuz, gizarte politikak garatuz. Euskal zerga erreformak bakoitzak ahal duen neurrian eta bere errentaren arabera gizarteari ekarpena egitea lortzea du xede, besteak beste. Era berean, iruzurrari aurre egin nahi dio, ordaindu behar duten guztiek, eta salbuespenik gabe, hala egin dezaten.

Gaur Bilboko Aste Nagusia dela eta, egindako agerraldi batean, lehendakariak Patxi Lopez lehendakariak azpimarratu du ETAren amaierak ez duela "baldintzarik” behar. Halaber, Lópezek esan du ez dagoela Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aurkako balizko zentsura-mozio baten alde, ezta kontra ere; izan ere, arazoa, bere esanetan, "ezker abertzaleak du, ETAri desagertzeko eskatu behar diolako, eta ez demokratek". Lehendakariak esan duenez, "kezkagarria" da ezker abertzaleak duen arazoa, "banda terroristarekin izandako ados jartzea" guztion arazoa bilakatzea.

Lehendakariak uda honetan zehar euskal hiru hiriburuetan bizi den “lasaitasuna eta normaltasuna” nabarmendu du kale indarkeriarekin erlazionatutako gertakaririk egon ez direlako. Baina gogoratu nahi izan du Bilbon erail duten emakumea astelehen honetan hainbat labankada jaso eta gero. Eusko Jaurlaritzak genero indarkeriarekin amaitzeko konpromesua iragarri du lehendakariak “biktimei babes handiagoa emanez eta prebentzioa indartuz”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria