
Tech Tour-ak Europaren Hegoaldeko hazkunde potentzial handieneko 25 enpresa teknologikoak bilatzen ditu
2011ko Europako Tech Tour-ean parte hartzeko eskaera-epea ireki da: Epea irailaren 4an amaituko da
Bilbo-Roma, 2011ko uztailaren 19a - Tech Tour Europe elkarteak iragarri du bere 50. bira 2011ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitarte egingo dela Bilbon eta Romaon. Birak Europa osoko 30 inbertitzaile baino gehiago eta hazkunde-potentzial handieneko 25 enpresa teknologikoak bilduko ditu.
Euskadi tradizio ekintzaile handia duen eskualdea da. Bertan industria nabarmen bilakatu da eta I+G+Bko inbertsioan inplikatzen ari da. BPGan egiten duen inbertsioa % 2 da, hau da, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europako batez bestekoaren pareko. Testuinguru horretan, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak (EBZ) aktiboki lanean ari dira inbertsio horren bitartez oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko. Eusko Jaurlaritzak Tech Tour bira sustatu du aurten Euskadin eta finantzaketa eman du inbertitzaileak Bilbora etor daitezen.
25 enpresa teknologiko onenak
Italiako, Espainiako, Greziako, Portugaleko, Turkiako eta Kroaziako enpresa teknologikoek aukera dute orain beren laburpen exekutiboa bidaltzeko eta 2011ko Europaren Hegoaldeko Tech Tour biran parte hartzeko eskaera egiteko. Hautatutako 25 enpresek aukera izango dute Tech Tour-ean beren proiektuak inbertitzaileei aurkezteko, eta kosturik gabe haiekin egoteko Bilbon eta Roman dauden bitartean. 2011ko irailaren 4a baino lehen 250 enpresa baino gehiagok eskabidea bidaliko dutela espero da.
2011ko Europaren Hegoaldeko Tech Tour honen presidenteak zera esan du: "Europaren hegoaldeko ekintzaileek ikuspegi globala dute, eta nazioarteko inbertitzaileen baldintza eta itxaropenak betetzen dituzte". Tech Tour-etik, Europaren hegoaldeko enpresa onenek ekimenean par har dezaten lanean ari da bera ere, Opus Corporate Finance enpresaren fundatzaile eta inbertitzailearekin, Imperial College London ikastetxeko irakasle eta ikertzaile batekin eta Creaventureko zuzendariarekin batera. Ildo beretik, SPRIren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila modu aktiboan ari da laguntzen ekimen hau Euskadin egitea enpresa parte-hartzaile guztientzat arrakasta biribila izan dadin.
Enpresak hautatzeko Batzordea honako hauek osatzen dute:
- - Nauta Capital (batzordeburua)
- - 360 Capital Partners
- - Atlante Ventures
- - Bullnet Gestión
- - Clave Mayor
- - CenterboardPartners
- - Innogest SGR
- - HummingbirdVentures
- - IdooFamily Office
- - ItalianAngelsforGrowth
- - FidelityGrowthPartners
- - GroupoIntercom de Capital
- - IG Expansion
- - iLabVentures
Nola erregistratu:
Tech Tour-ean parte hartu nahi duten enpresa teknologikoak honako helbide honetan erregistratu behar dira: http://www.techtour.com/Registration.htm
Erregistratzeko, enpresek eskaera-orria bete behar dute, eta, era berean, beren enpresa-plana bidali behar dute, baita beren negozio-ideiaren aldez aurreko aurkezpen bat ere (powerpointean).
Hautaketa Irizpideak:
Hautaketa egiteko kontuan hartuko dira teknologia, balio-proposamena, negozio-eredua, egikaritzeko ahalmena, baita talde ekintzailearen ibilbidea eta esperientzia ere.
Hautaketa-batzordeak eskaera guztiak ebaluatuko ditu. Batzordeburua Carles Ferrer izango da, Nauta Capitaleko inbertitzailea, eta 20 senior profesionalek osatuko dute, arrisku-kapitaleko enpresetakoak eta teknologian, ikerketan eta sustapen ekonomikoan adituak.
Hautatutako enpresentzako onurak:
Hautatutako 25 enpresek aukera izango dute beren negozio-ideia aurkezteko inbertitzaileei, presidenteordeei, CEOei, eta 2011ko Europaren Hegoaldeko Tech Tour-ean parte hartzen duten akademikoei. Era berean, aukera izango dute bidaian osoan inbertitzaile eta profesional horiekin elkarreragiteko, baita beren enpresentzako finantziazioa lortzeko ere. Enpresek beren eskaera bidali dezakete doan irailaren 4a baino lehen. Tech Tour-ean parte hartzea ere doakoa da hautatutako enpresentzat.
* * * * * * * *
Tech Tour Europe
TechTourEurope elkarte independente bat da, irabazi-asmorik gabekoa eta 1998an sortu zen Genoan. Erakundea enpresa teknologikoen garapenari eta Europako espiritu ekintzaileari laguntzeko asmoarekin sortu zen. Tech Tour Europe elkarteak Europako berrikuntza-ekosistemarekin lotutako eragile garrantzitsuenak biltzen ditu. Tech Tour Europe elkarteari, eta horren kideei eta antolatzen dituen ekitaldiei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus www.techtour.com
-
2011-08-24
Comentario de Twitter:
Tech Tour busca las 25 empresas technologicas con mayor potencial de crecimiento del Sur de Europa http://t.co/SWRcC5y