Eusko Jaurlaritzak 2022. urterako Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako programan sartzeko deialdia ireki du.

2021-09-20

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Defendatzaileentzako aldi baterako babeserako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako programarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du.

Euskal erakundeak, elkarteak eta GKEak urriaren 15era arteko epea izango dute programa honetara hautagaitzen inprimakiak aurkezteko, inprimaki horiek CEAR-Euskadira (programa.proteccion@cear-euskadi.org) bidaliko dira, horiek baitira programaren kudeatzailearen arduradunak.

Programa horren helburua da giza eskubideen defentsan duten konpromiso eta aktibismoaren ondorioz beraien jaioterrian jazarpena edo bizitzaren aurkako mehatxuak jasotzen dituzten pertsonak Euskadin aldi baterako babesa jasotzea.

Eskaerak jaso ondoren, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak hautaketa-batzordea bilduko du eta hori izango da 2022.urtean sei hilabetetan Euskadin babesa jasoko duten hiru pertsona horiek zeintzuk izango diren erabakiko duena. Halaber, Harrera Sarea sortuko da eta hori izango da jatorriko erakundeekin egingo den koordinazio lanen arduraduna.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko