qrcode

Prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduna arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-09-15

Proposatutako ekimenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan prebentzio-sistemaren laneko medikuntzaren prebentzio-diziplinaren auditoretza edo kanpo-ebaluazioa egiteko baimena duten prebentzio-zerbitzuen eta pertsona edo erakunde espezializatuen osasun-jarduna arautzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez (Euskadi.eus eta Irekia). Kontsulta horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritziak jaso dira. Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta kasuan kasuko sailetako sailburuek aldez aurretik onartu beharko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan