Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren erakargarri turistiko guztiak sustatuko ditu Espainiako txirrindularitza-itzulian

2011.eko abuztuak 18

Euskadi txirrindularitza-itzuliaren etapa guztietan egongo da, babesle gisa, 'Euskadi, goza ezazu' markarekin eta stand bat jarriko du, lurraldeko gastronomia dastatzeko aukera emanez

Eusko Jaurlaritza Benidormera joan da Espainiako txirrindularitza-itzuliaren hasieran egoteko. Turismoko zuzendari Isabel Muela andrea eta Kiroletako zuzendari Patxi Mutiloa jauna izango dira Euskadiko ordezkari kirol-ekitaldiaren hasierako jardunaldian, bihar, abuztuaren 20an.

Lehenengo egunean ez ezik, itzuliaren etapa guztietan ere parte hartuko du Euskadik bere markarekin. Helmugan eta ibilbidearen bi aldeetan jartzen diren hesietan 'Euskadi, goza ezazu' leloa egongo da ikusgai. Euskarri estatikoez gain, irteerako guneetan dastaketarako stand pertsonalizatu bat ipiniko dute eta Euskadiko jaki tipikoak prestatuko dituzte, lurralde osoko gastronomiaren berri emateko eta Euskadiren eskaintza turistikoa ezagutarazteko.

Lasterketa guztian Eusko Jaurlaritzaren presentzia izanik Euskadiren irudia sustatu nahi da helmuga turistiko moduan, Euskadiren erakargarri guztiak aditzera emanez; erakargarri horien artean, Sailaren Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak abian jarritako pakete esperientzial berriak aurkeztu dituzte, turismoa ulertu eta diseinatzeko moduan aurrerapauso berritzailea diren aldetik. Sailak ezarritako turismo-eskaintzaren eta lan-ildo berri horren helburua zera da, Euskadin turismoa lehiakortasun- eta bikaintasun-klabeetan garatzea, eta lurraldearen ekonomiarako zutabe bihurtzea, datozen urteetan enplegua sortuz, 2010-2013 aldiko Lehiakortasun Planak eta 2010-2013 aldiko Turismo Marketineko Planak ezartzen dutenari jarraiki.

Espainiako txirrindularitza-itzuliak 21 etapa izango ditu aurten eta, besteak beste, Orihuela, Sierra Nevada, Jaén, Kordoba, Salamanca, Pontevedra, Leon, Errioxa... zeharkatuko ditu; gainera, azken 32 urtean ez bezala, Euskadira ere iritsiko da, txirrindularitzak zaletasun eta tradizio handia baitu gure erkidegoan. Nojatik Bilbora iritsiko da lasterketa hilaren 10ean eta, hurrengo egunean, Gasteiz aldera abiatuko da. Herri arteko ibilbidearen azken etapa izango da hori.

 

2 iruzkin
  • @alexandermendez
    2011.eko abuztuak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se promociona en la vuelta ciclística a España http://t.co/YpxDUMC vía @irekia #turismo

  • @persuasiones
    2011.eko abuztuak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi se promociona en la vuelta ciclista España con todos sus atractivos turísticos. http://t.co/Ly0zhWu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Turismoko zuzendari Isabel Muela andrea eta Kiroletako zuzendari Patxi Mutiloa jauna