Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

tveuskadi kanalak urtebete egin du 69.000 erabiltzailekin eta ikusitako milioi bat orri lortuz

2011.eko abuztuak 22

www.tveuskadi.net euskal turismoaren internet bidezko telebista-kanalak, Eusko Jaurlaritzak iaz abian jarriak, 91.000 bisitaldi baino gehiago jaso ditu aurten

tveuskadi telebista-kanaletik, facebook, twitter eta youtube gizarte sareetan sartzeko aukera dago. Urtean zehar eduki berriak bildu dira, eta hizkuntza-bertsioa zabaldu da gainera; une honetan, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egin dezakegu bat katearekin. Gaur egun webcam-ak ditu Euskadiko hondartza, mendate, hiriburu eta errepideetan, eta horri esker informzaioa une oro eguneratzeko aukera dago.

Euskal turismoaren internet bidezko telebistak urtebete bete du. Kanalak zuzenean ematen ditu Euskadiko ekitaldi nagusiak, eta aurten oso emaitza onak lortu ditu, hala nola 69.000 erabiltzaile bakar, ikusitako 1.300.000 orri eta 91.000 bisitaldi. Azken horiek 108 herrialderi dagozkie. Bereziki nabarmentzekoak dira lurralde nazionaleko herritarren bisitaldiak, baita frantziar, italiar eta ingelesenak ere. Gainera, Latinoamerikako herrialdeetako —hala nola Peru, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Venezuela— sarrera kopurua gero eta handiagoa da, Estatu Batuen maila berean.

@font-face { font-family: "Arial"; }@font-face { font-family: "Arial"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"; }a:link, span.MsoHyperlink { color: blue; text-decoration: underline; }a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed { color: purple; text-decoration: underline; }.MsoChpDefault { font-size: 10pt; }div.WordSection1 { page: WordSection1; }

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren apustua pixkana-pixkana finkatu da aldi horretan, edukiak, atalak, hizkuntzen bertsioa eta gizarte-sareekiko lotura hobetu diren neurrian.

Esaterako, une honetan www.tveuskadi.net kanalak erabiltzaile gehiago ditu, frantsesezko bertsioa abian jarri duenez geroztik. Hasiera batean, kanalak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez funtzionatzen zuen. Bestetik, hasierako edukiei (turismo-bideoak, eguraldiari buruzko informazioa, turismo-interesa duten jarduerei buruzko erreportajeak eta abar) webcam atala erantsi zaie, eta horri esker Euskadiko hiriburuak, errepideak, mendiak eta hondartzak unean-unean zer egoeratan dauden jakin dezakegu.

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitu behar du kanala etengabe hobetzeko lanean, Euskadiko turismo-erakargarriak munduan barrena hedatzeko plataforma gisa (eta, aldi berean, sektorerako telebista elkarreragile gisa) finka dadin.

 

Iruzkin bat
  • @alfrealday
    2011.eko abuztuak 24

    Comentario de Twitter:
    tveuskadi cumple un año con 69.000 usuarios y más de un millón de vistas http://t.co/5d6ogFi @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)