Artolazabal, Gorabideren Egunean

2021-09-13

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, 2021eko Gorabideren Egunean parte hartu du. Artolazabalek adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartearen 59. urteurrenaren ospakizun-ekitaldietan parte hartu du.

Ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ere parte hartu dute.

Gainera, Gorabideko hiru kidek pandemian zehar izan dituzten jardunbideak eta esperientzia positiboak partekatu dituzte.

Artolazabalek, era berean, Gorabidek urtero sustatzen duen aterki-irekitze birtualean parte hartu nahi izan du, eta, hala, argazki bat igo du bere sare sozialetara, #2021GorabideEguna traolarekin.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto