Berriak Lehendakaritza
Eu

Gizarte laguntzen kontrolari buruzko haumatea, enplegu-politika aktiboen transferentzia eta oporrak

2011.eko abuztuak 19

Euskal gizartearen azterketa egiteko Prospekzio Soziologikoen Kabineteak duen programaren baitan, azterketa honek udako azterketa telefonikoaren informazioa osatzen du, gai hauek jorratuz: “egoera ekonomiko pertsonalaren hautematea”, “laguntza sozialen kontrola eta enplegu-politika aktiboak” eta “oporraldiak gozatzeko garaian krisi ekonomikoaren eragina”.

Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 1.200 lagunek osatua da. Inkesta telefonoz egin da. Lagin honi dagokion lagin errorearen estimazioa ±%2,89 da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2011ko ekainaren 21 eta 22an egin zen. Emaitzak

1. EGOERA EKONOMIKO PERTSONALAREN HAUTEMATEA

Desberdintasun soziala krisi ekonomikoaren aurrean: biztanleen %68k adierazi dute beren egoera ekonomikoa “ona edo oso ona” dela, eta hauen parean %25ek “txarra edo oso txarra” dela esan dute. Elkarrizketatutako biztanleen %68k euren egoera ekonomiko pertsonala “ona edo oso ona” dela adierazi dute (2009 urtean baino 9 puntu gehiago), datu honek erakusten du, arazo ekonomikoei dagokionez, “EAE osoko arazo nagusienen” hautemateen eta “dimentsio pertsonalaren” hautemateen artean dagoen aldea. Beste aldean, lau pertsonetatik batek (%25) bere egoera “txarra edo oso txarra” dela dio. Hautemate pertsonal hoberena Gipuzkoan antzematen da: biztanleen %75ek “beren egoera ekonomiko pertsonala” “ona edo oso ona” dela adierazi dute.

2. GIZARTE LAGUNTZEN GAINEKO KONTROLA. ENPLEGU-POLITIKA AKTIBOEN TRANSFERENTZIA

Biztanleen gehiengoek babestu egiten dituzte gizarte laguntzen gaineko kontrol neurriak “Gizarte laguntzen prestazioei kontrol eta jarraipen handiagoa egitearen ekimenarekin ados edo aurka dauden” galderari erantzunez, elkarrizketatutako pertsonen %75ek diote ados daudela, gai horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak daraman kontrolarekin.

*Iruzurra. Biztanleen gehiengoek (%64) uste dute “oso zabalduak daudela gizarte laguntzetako prestazioetan erabilera txarra eta iruzurra”, %12k uste dute “iruzurra egon badagoela, baina ez dela horrenbesterako”, gutxiengoek (%5) uste dute “ez dagoela iruzurrik” eta %19k ez dute galdera erantzun.

*Enplegu-politika aktiboen transferentziari babesa eta ezagutza falta.. Elkarrizketatutako pertsonen %48k uste dute “enplegu-politika aktiboen transferentzia ona edo oso ona izan dela Euskadirentzat”, baina %40k ez dakite zer esan edo ez dute erantzun nahi izan galdera hau.

3. OPORRAK

Biztanleen gehiengoek (%59) ohiko etxebizitzatik kanpo oporrak izan dituzte edo izango dituzte, aldiz, %30ek ezingo dituzte izan. *Oporrak ohiko etxebizitzatik kanpo. Elkarrizketatutako pertsonen %59k adierazi dute “2011. urtean ohiko etxebizitzatik kanpo oporrak izan dituztela edo izango dituztela”, %30ek , berriz, kontrakoa diote. %9k oraindik ez dakite zer egingo duten.

*Oporretan kanpora ez ateratzeko arrazoiak. Elkarrizketatutako gehienek (%51) diote “ohiko etxebizitzatik kanpo oporrak ez dituztela izan edo ez dituztela izango” “arrazoi ekonomikoengatik edo lan arazoengatik –norberarenak edo familiako norbaitenak-”. %14k diote “arrazoi pertsonalak/pribatuak” direla medio ez direla joan edo joango, %13k “osasun arazoak dituztelako –norberarenak edo familiako norbaitenak”-, %8k “nahiago dute etxean geratu familiakoekin edo lagunekin”, %11k bestelako arrazoiak eman dituzte eta %3k ez dute erantzun galdera hau.

*Oporrik gabeko lehen urtea. 60.000 pertsonek lehen aldiz ez dituzte oporrik izango arrazoi ekonomikoengatik (%13k adierazi dute “2011 urtean ohiko etxebizitzatik kanpo oporrak ez dituztela izan edo ez dituztela izango arrazoi ekonomikoengatik” eta horietatik lautik batek lehen aldia dela adierazi dute)

*Oporretarako hartutako egunak. Oporraldiaren iraupena hiru multzotan estimatu da: elkarrizketatuen %41ek 15 egun eta hilabete arteko oporraldia dute, %34ek 15 egun baino gutxiago eta lau pertsonetatik batek hilabete bat (%16) edo gehiago (%7).

*Oporraldien jomuga. Gehienek (%63) oporraldia Espainiako beste lurraldeetan igaro dute edo igaroko dute, %17k Europara egin dute edo egingo dute bidaia, %6ek “munduko gainerako herrialdeetara” eta %6 Euskadin geratuko dira. *Oporraldien kostu osoa. %44ek estimatzen dute “oporraldien kostu osoa 2010etako oporraldikoen berdina” izango dela, %18k uste dute “txikiagoa” izango dela. %15entzat “handiagoa” izango da eta %19k ez dute galdera hau erantzun.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko