Kontxako gizonezkoen bandera, EKPk babestua, Santurtzirentzat

2021-09-12

Edurne Egaña EKPko zuzendariak gizonezkoen Kontxako estropadako saria eman zion Santurtziko taldeari. Euskadiko Kirol Portuak (EKP) izan da emakumezkoen eta gizonezkoen banderen babesle nagusia, 25.000 euroko sariekin, kategoria bakoitzean.

Edurne Egañak honako hau esan du:“EKPen euskal portuetako jarduera anitzak sustatzeko lan egiten dugu, eta Kontxako Bandera euskal kostaldeko itsas kirol proba garrantzitsuenetarikoa da”. Egañaren esanetan, "EKAPen aitzindari izan gara emakumeen kirola lehen mailara eramaten, berdintasunean aurrera egiten, eta lehen mailako kirol-ikuskizuna ahalbidetzen"

Kontxako Bandera 2021

Kontxako Banderaren edizio honetako sailkatze estropadan, 20 tripulazio izango dira emakumezkoen modalitatean –orain arteko kopururik altuena–, eta 24 gizonezkoen modalitatean. Bi modalitateetan sailkatutakoei Donostiarra elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruak gehitu zaizkie igandeetako saioetan, araudiak dioen bezala.

Iaz egin zen bezala, eta lehiaketaren segurtasuna bermatzeko, proba guztiak ordubete aurreratu ziren, eta sailkatze estropadak bi egunetan banatu ziren. Horrela, emakumezkoen sailkapen estropada irailaren 1ean, asteazkenean, izan zen, 17:30ean, eta gizonezkoena irailaren 2an, ordu berean. Irailaren 5eko eta 12ko jardunaldiak, bestalde, 10:00etan hasi ziren emakumezkoen modalitatean eta 11:00etan gizonezkoenean.

Berrikuntza gisa, edizio honetan, hainbat ediziotan gizonezkoen estropadaren ziabogarako gida izan diren beira-zuntzezko baltsen ordez buia esferiko handi batzuk jarri dira, eta buia horietako bakoitzak uretan traineruei erreferentzia egiten dien banderaren kolorea izan du.

Sariak

Sarien zenbateko ekonomikoa iazkoaren berdina izan da: 85.425 euro modalitate bakoitzerako. Lehen postuan sailkatutako tripulazioei 25.000 euroko saria eta Bandera entzutetsua eman zaie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia (Donostiako Alkatea)