Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaritzak Giza Eskubideen Rene Cassin sariaren XVIII. Edizioa deitu du (Gobernu Bilera 2021-9-14)
- Saria 2003an sortu zen, giza eskubideen alde egiten dituzten jarduketak direla eta pertsonak edo kolektiboak jendaurrean aintzatesteko
Gobernu Kontseiluak, gaur, René Cassin sariaren XVIII. deialdia onetsi du. Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, 2003an, giza eskubideen alde egiten dituzten jarduketak direla eta pertsonak edo kolektiboak jendaurrean aintzatesteko Ibilbide pertsonalaren edo profesionalaren bidez giza eskubideen sustapenean, defentsan eta hedapenean duten konpromisoa agerian uzten duten pertsonek zein kolektiboek jaso ditzakete sariak.
Sariaren izena René Cassin da. René Cassin Baionan jaio zen, 1887an, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eragile nagusitzat jotzen da. Cassinek Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1968an.
Saritutako pertsona edo erakundea epaimahai parekide batek hautatzen du; epaimahai hori bizikidetzaren eta giza eskubideen eremuan ospe handiko pertsonek eratzen dute. Oraingo epaimahai hori honako hauek eratzen dute: Manuela Mesa (CEIPAZ Bakerako Hezkuntza eta Ikerketa Zentroko zuzendaria), María Ojanguren (Gernika Gogoratuz-en zuzendaria eta sariduna 2010ean), Silvia Escobar (giza eskubideen inguruko misio bereziko enbaxadore ohia), Izaskun Landaida (Emakundeko zuzendaria), Monika Hernando (Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria), Jose Antonio Rodríguez Ranz (Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea), Juan José Álvarez (UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna), Mikel Mancisidor (NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea), Javier Galparsoro (CEAR-Euskadiko presidentea; 2013an jaso zuen erakundeak saria) eta Jon Mirena Landa (UPV/EHUko Giza Eskubide eta Botere Publikoen Katedrako zuzendaria).
Renné Cassin saria jaso duten pertsona eta erakundeen artean honako hauek daude, besteak beste: Asociación Civil Abuelas Plaza de Mayo, Desmond Tutu, Sexual Minorities Uganda, Federico Mayor Zaragoza, Alec Reid edo Koro Erdozia Lasa.
Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
https://www.euskadi.eus/premio-rene-cassin-proyecto/web01-s1lehbak/es/