Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 59 salaketa jarri dituzte Euskadiko osasun-araudia hausteagatik

2021-09-13

Arau-hausteek behera egin dute azken asteburuan

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 59 pertsonaren aurkako salaketak proposatu dituzte joan den ostiraletik, irailaren 10tik, igandera, irailaren 12era, bitartean, pandemiaren aurka borrokatzeko eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak hausteagatik. Balantzean, 24 proposamen izan dira kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta 17 maskara ez erabiltzeagatik. 

Ertzaintzak eta udaltzaingoek indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz —34/2021 Dekretua, lehendakariarena, uztailaren 15ekoa, 59 salaketa egin dira joan den ostiraletik, irailaren 10tik, igandera, irailaren 12era, bitartean. Zehapen gehienak dira kalean alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteen ondoriozkoak (guztira 24 zehapen-proposamen, eta maskara ez erabiltzearen ondoriozkoak (17 zehapen-proposamen)

Lurraldeen arabera, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekintza honela banakatzen da: 8 salaketa Araban, 46 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko