Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria

2021-09-13

Osasuneko Sailburuak lan-bilera izan du Basque Health Cluster-ekin

 

 Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburua Mikel Álvarez Basque Health Clusterreko presidentearekin bildu da gaur goizean, Bizkaiko lurraldeko osasun-egoitzean, Bilbon. Topaketan zehar, Euskadiko osasun-sektorea garatzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Hala, gaurtik aurrera, BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa, zeina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren barruan baitago, Basque Health Clusterreko ohorezko bazkide izango da, eta ordezkaritza zuzena izango du haren zuzendaritza-batzordean.

BIOEF klusterrarekin, Euskadiko biozientzien eta bioosasunaren sektoreko enpresa eta erakundeak ordezkatzen dituen elkarteak dagoeneko ia ehun bazkide ditu.

Topaketan Bioosasuneko Euskadiko Klusterreko kideek eta BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioko kideek parte hartu dute, eta hartan adierazi dute BIOEFek Basque Health Clusterrean izango duen zuzeneko parte hartzeari esker abian jarri ahalko direla bi erakundeetako ikerketa-talde eta -multzoen eta ikertzaileen arteko lankidetza eta elkarlan estuagoko eskemak. Lankidetza hori Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko I+G+b proiektuetan sendotuko da, eta, lankidetza hori sendotzeko, haien plataforma zientifiko-teknologikoen zerbitzuak, saiakuntza eta baliozkotze klinikoak, elkarren arteko aholkularitza eta prestakuntza eskainiko dira.

 

Bilbo, 20121eko irailaren 13a

           

4 iruzkin
  • @tiscar_vertisg
    2021-09-18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria
    https://t.co/BXZH8m8gDu
    El Depar…

  • @jeslarra
    2021-09-18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria
    https://t.co/BXZH8m8gDu
    El Depar…

  • @Maibuna
    2021-09-14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria
    https://t.co/BXZH8m8gDu
    El Depar…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2021-09-13

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria
    https://t.co/BXZH8m8gDu
    El De… https://t.co/rQRcL9KWHD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan