Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun-arloko heziketa zein ikerketa suspertu eta erakundeei laguntzeko 2,3 milioi euro emango ditu aurten Osasun eta Kontsumo Sailak

2011.eko abuztuak 12

Guztira, 2.323.131 euroko dirulaguntzak emango ditu aurten Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, osasun-arloko heziketa eta ikerketa suspertu eta arlo honetan diharduten erakundeei laguntzeko.

Gaur bertan eman dira argitara hiru aginduok Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Eskariak aurkezteko epea, berriz, hilabete barru amaituko da, argitaratze-dataren biharamunetik kontatzen hasita.

Hortaz, aurten bertan hastekoak diren osasun-arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdiak 1.858.095 € aurrikusten ditu.

Bestalde, osasun-arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei; osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoei; eta osasun-arloko profesionalen elkargo ofizialei; -euren jardunerako eta langileen etengabeko prestakuntzaren antolamendurako- eman beharreko laguntzetan 264.698 € banatuko dira.

Azkenik, osasun-arloko profesionalak, berton zein atzerrian, prestatzeko bekak eta laguntzen kopurua 200.342 eurokoa da.

Diru-laguntza hauek Sailaren ardatz estrategiko baten baitan txertatu behar dira, zeinaren xedea osasun-arloko profesionalak trebatu ezezik euren ikerketa eta berrikuntza eremuetan hezitzea baita.

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2011.eko abuztuak 15

    Comentario de Twitter:
    Departamento de Sanidad y Consumo destina en 2011 2,3 millones de euros a becas y ayudas a formación http://t.co/DLBhJHN” via @Irekia_News

  • @o_berri
    2011.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osasun-arloko heziketa zein ikerketa suspertu eta erakundeei laguntzeko 2,3 milioi euro emango ditu... http://t.co/97lkg61

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan