Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Euskadi protagonista izan da Port Médoc- Akitaniako “Estuaire Challenge Multi” ekitaldian, hogei milatik gora bisitariren aurrean

2011.eko abuztuak 12

Eusko Jaurlaritzak Euskadi turismo-helmuga gisa aurkeztu du 'Estuaire Challenge Multi' ekitaldian, Frantziako Akitania eskualdean egiten den itsas proba garrantzitsuenetako batean, hain zuzen ere.

Abuztuaren 4tik 8ra bitarte izan da ekitaldia Akitaniako eskualdean, eta hogei milatik gora lagun bildu ditu. Frantziako 178.000tik gora turista jasotzen ditu Euskadik urtean.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez aurkeztu du Euskadiren turismo-eskaintza "Estuaire Challenge Multi" ekitaldian, Frantziako Akitania eskualdean izaten den itsas proba garrantzitsuenetako batean, Port-Médoc-en egindakoan.

Hogei mila lagun pasatxo bertaratu dira ekitaldira, eta Euskadi ezagutzeko erakargarriak hurbilagotik ikusteko aukera izan dute.

Eusko Jaurlaritza ekitaldi horretan turismo-helmuga sustatuz parte hartzearen asmoa Euskadira etortzen diren bisitarien kopurua handitzen jarraitzea zen, eta Euskadi kalitatezko helmuga eta edozein bidaiari motarentzat aukera ugari eskaintzen dituen helmuga gisa aurkeztea. Gogorarazi behar da turista gehien bidaltzen dizkigun atzerriko herrialdeetako bat Frantzia dela. Frantziako 178.000 herritar inguruk egin ziguten bisita 2010ean, 2009. urtean baino 30.000 gehiagok, gutxi gorabehera.

Bisitariek interes berezia agertu dute Euskal Kostaldeko eta Done Jakueren Bideko helmugak eta natura-produktuak (surfing, birding eta abar) ezagutzeko Gainera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek sail bereko Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak abian jarritako pakete esperientzial berriak aurkeztu dituzte, turismoa ulertu eta diseinatzeko moduan aurrerapauso berritzailea ezarrita. Turismoa Euskadin lehiakortasun- eta bikaintasun-klabeetan garatzea da Sailak ezarritako laneko eta turismo-eskaintzako ildo berri horren helburua, eta lurraldearen ekonomiarako zutabe bihurtzea, hurrengo urteetan enplegua sortuz, 2010-2013 aldiko Lehiakortasun Planak eta 2010-2013 aldiko Turismo Marketineko Planak ezartzen dutenari jarraiki.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan