Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria minbiziaren ikerketaren 50. urteurrena omentzeko kontzertuan izan da

2021-09-11

Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui eta Beatriz Artolazabal sailburuekin batera, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) minbizia ikertzen 50 urte bete dituela ospatzeko antolatutako kontzertuan izan da,

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) 50 urte daramatza minbiziaren ikerketa bultzatzen, eta, hori ospatzeko, musika klasikoko kontzertu batzuk programatzen ari dira, aurten Estatuko hainbat hiritan egingo direnak. Lehena gaur egin da Euskalduna Jauregian, Juanjo Menak Euskadiko Orkesta eta Donostiako Orfeoia zuzendu duelarik. Interpretatutako obra Ludwig van Beethoven alemaniarraren 9. Sinfonia izan da, konpositorearen azken sinfonia osoa.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Denis Itxaso Gobernuaren ordezkaria eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ere izan dira arratsaldean ospatutako ekitaldian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak