Javier Hurtado sailburuari elkarrizketa egingo diote Radio Euskadin "8 días, 7 noches" saioan

2021-09-11

 

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute gaur hasi den Iñigo Lejarzaren “8 días, 7 noches” irratsaioan. 

Abuztuko datu ofizialen zain, sailburuak uda “oso positibotzat” jo du, 2019ko inguruko kopuruekin, eta aurreratu du datu hobeak espero direla abuzturako.Ildo horretan, sailburuak pandemiaren aurretik sektoreak egindako lan eskerga aldarrikatu nahi izan du; izan ere, lan horrek, turismo jasangarriarenaldeko apustuarekin batera, “turismoaren arloanerkidegorik lehiakorrena izatera eraman gintuen”.

Turismo jasangarriaren aldeko apustu hori Turismoaren Kode Etikoan islatzen da. “Aniztasun handiko lurraldea dugu, 2 ordu eskaseko bidaian batetik bestera joan daitekeen leku paregabea gara”,eta, uda honetan, bisitariek eskaintza horren sustapenari erantzun diote. “100.000 familia baino gehiago bizi dira turismoaz, eta gauzak ondo egiten jarraitzen badugu, hazkunde iraunkorra eta jasangarria izaten jarraituko dugu.

Sailburuak azaldu du kirol-turismoa desestazionalizazioa bultzatzen duen askotariko eskaintza horren parte dela, surfa, zikloturismoa eta naturako turismoa bezalaxe.

Azkenik, sailburuak gogorarazi du datorren astetik aurrera gaueko aisialdirako laguntzak eskatzeko epea zabalduko dela. Laguntza horiek 12 milioi euroko zuzkidura izango dute eta bideratuko dira“gaizki pasa duen sektore bati laguntzera. Azken batean, erakunde guztiek koordinatu behar duten sektoreei laguntzeko estrategiaren parte izango diralaguntza horiek.

2 iruzkin
  • 2021-09-13

    Ondo legoke bidaiari orori jakinaraztea hainbat arazo sor ditzaketela, dela gatazkengatik, gertakarien historialari begiratuta, dela beste adierazle batzuengatik, esaterako, eremuko kutsatzaileen maila, hautabideak erakutsiz, ohartarazpenik gabe gera ez dadin nahi izanez gero. Pertsona batek edo hainbat gidarik, ekipo telematikoa eskura dutela, hainbat kontsulta egin ditzakete, zerbitzu publikoa edo/eta pribatua izan, unean bertan alertak bidalita.

  • 2021-09-13

    Estaría bien avisar a todo viajero o viajera, zonas puedan dar distintos problemas, ya sea por conflictividad mirando historial recogido hechos así como otros indicadores como pueda ser por ejemplo el nivel de contaminantes en la zona mostrando alternativas si se desean que no quede sin advertencia. Una persona o varias guiadoras con su equipo telemático en mano puede hacer distintas consultas, ya sea servicio público y/o privado, enviando distintas alertas al instante.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak