Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Villabonako pista batean motozikletarekin istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute

2021-09-09

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak, suhiltzaileek eta Osakidetzak gaur goizean motozikletarekin pista batean erori den 45 urteko gizon baten erreskatean parte hartu dute. Gizonak min hartu du hanka batean.

Gaur goizeko hamarrak aldera, partikular batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du pertsona batek, Villabonako pista batean zihoala, motozikletarekin istripua izan duela esanez.  Adierazitako lekura suhiltzaileak hurbildu dira, eta hanka batean lesioak zituen zauritua egonkortu dute.

Gero Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen (ZEU) helikoptero batek erreskatatu du biktima, eta leku seguru batean utzi du, eta bertan zain zuen anbulantziak hartu eta Donostia ospitalera eraman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko