Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkariak Jujuyko euskal etxea bisitatu zuen (Argentina)

2011.eko abuztuak 19

Euskal etxeetako bisitak jarraituz Mercosurreko Ordezkaria Elvira Cortajarena Jujuyko hiriburura joan zen, Buenos Airestik 1.650 kilometrotara dagoen Argentinako ipar-mendebaldeko euskal etxea bisitatzera.

Jujuyko euskal komunitateak harrera eman zion Cortajarenari. Bertako Denak Bat euskal etxeak María Celia Arostegui du lehendakari. Haiekin euskal kulturari eta gizarteari buruzko interesak eta ikuspegiak partekatu zituen, 15 urte dituen euskal etxe honetan.

Geroago, Hector Tizon zentro kulturalean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Euskadiko eskaintza turistikoa aurkeztu zuen, hotza egonda ere, Euskal Herriak turismorako dituen bertuteak ezagutzera etorri zen entzule talde handi batean.

San Salvador de Jujuy hirian egonaldi laburrean zehar, Cortajarena ordezkariak probintziako hiriburuko Udalarekin erakunde loturak sendotzeko aukera izan zuen ere, Raul Jorge Alkatearekin elkarrizketa baten bitartez. Bileran, alkateak azpimarratu zuen Euskadiri laguntzeko asmoa zuela turismoari buruzko gaietan, Jujuyra urtero oso bisitari kopuru handia etortzen bait da "Quebrada de Humahuaca" ezagutzera.

UNESCOk Gizon-emakume guztien Ondare Naturala eta Kulturala deklaratua, Quebrada de Humahuacak 30 mila biztanle ditu eta urtean zehar 150 mila bisitari inguru hartzen ditu. Cortajarena Ordezkariak Humahuacara bidaiatu du Quebrada enblematikoen kokalekuak ezagutzeko: Punmamarca eta Tilcara.

Bere bisitan, Elvira Cortajarenak Berta Alonso artista ezagunaren artisautza tailerra ezagutu zuen. Baliabide gutxi duten gazteentzako erlijio-arte erreprodukzioa irakaskuntzaren bitartez, elkartasun jarduerarik garrantzitsuenetariko bat egiten du.

Bestalde, Denak Bat euskal etxeak José C. Pazeko euskal etxeari eta Gipuzkoako Oñatiri laguntza eman zien edateko ura eramateko aukera ematen, haize errota eraikitzeko, Argentinako lekurik elkorrenetan eta gogorrenetan dagoen Comunidad Queta-raino, 3800 metro altitudean dagoena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria