Bingen Zupiriak Iñigo Llopis zoriondu du Basque Teameko igerilariak Tokion lortutako zilarrezko domina eta hiru diplomengatik

2021-09-09

Iñigo Llopisek, Basque Team-eko igerilariak, zilarrezko domina bat eta hiru diploma eskuratu ditu Tokioko Paralinpiar Jokoetan eta etxera itzulita Donostian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera agerraldia egin du. 

Zupiria sailburuak Tokion izandako parte hartze oparoagatik zoriondu du Llopis eta kirolari paralinpikoen parte hartzea azpimarratu nahi izan du. Izan ere, guztira domina bat eta 11 diploma eskuratu dituzte Basque Teameko kirolari paralinpikoek Tokion. Iñigo Llopisek igeriketan lortutakoez gain honako kirolari hauek ere diploma olinpikoa eskuratu dute Tokion: 

  • Asier Garcia, David Mouriz eta Agurtzane Eguiluz saskibaloian
  • Rakel Mateo triatloian
  • Higinio Rivero paracanoe-an
  • Nahia Zudaire igeriketan
  • Iker Sastre mahai tenisean

Gaurko agerraldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Basque Team Fundazioaren konpromisoa ere azpimarratu nahi izan du gure kirolariek nazioartean lehiatu eta oihartzuna izateko egiten duen lana aitortuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak