Berriak
Eu

Euskadiko Saskibaloi Selekzioa Buenos Aireseko Ordezkaritzan egon zen bisitan

2011.eko abuztuak 13

Etxera itzuli baino lehen, Euskadiko Saskibaloi Selekzioa Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan egon zen Buenos Airesen, hamar egunotan pasa dituzten esperientziak partekatzen.

"Egia esan, egon ginen leku guztietan izugarrizko harrera eman digute, bihotzez eta beti laguntzeko prest. Guretzat hain urrun egotea, eta honelako maitasuna sentitzea, eta euskal etxe guztietan ezagutu genituen hainbat jendearen adeitasuna, miresgarria izan da. Asko lagundu gintuzte, eta denbora osoan babesa ematen ziguten. Hain urrun egotea eta hain gertu sentitzea, zutaz interesatzen duten jendearekin, eta euskal kultura gogoko dute eta han gertazen den guztia jakin nahi dutela", kontatu zuen Javier Salgadok.

Ricardo Urizek ziurtatu zuen jokalariak "oso pozik daudela bidaiarekin. Euskal Herriko Selekzioarentzat Euskaditik kanpo joatea partiduak jokatzera eta Euskadi atzerrian ordezkatzea harrotasun handia da eta, jakina, edozein lekutara joateko prest gaude".

Urko Otegi bat dator bere adiskideek esadakoarekin, euskal taldearen bira "oso esperientzi polita izan dela adierazten. Hamabi egun zoragarriak pasa genituen. Hiru partidu jokatu genituen, bi galdu eta bestea irabazi genuen. Federazioak galdetu zigun ea Euskaditik kanpo jokatu nahi genuen. Jokalari guztiek baietz esan genuen. Argentinara etortzeko aukera izan genuen eta uste dut oso esperientzia ona izan dela". "Ea datorren urtean itzultzeko aukera dugun" adierazi du itxaropentsu.

Orain bakoitzak bere taldean lan egitera itzuli behar dugu. Hitz bitan, Salgadok laburtu zuen: "Jarraituan, hamar egun barru Donostian hasi behar dugu denboraldiaurrea. Denak emanda lan egiten hasi behar dugu. Indarrak hartu behar ditugu bederatzi hilabeteko lehiaketa aurre egiteko eta gogor lan egiteko.Argentinatik irudi zoragarri batekin joaten gara eta ikusteko asko falta zaigula sentitzen. Baina hori da aitzaki ederra itzultzeko."

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena