Berriak
Eu

Euskadiko Saskibaloi Selekzioak Argentinan egindako bira amaitzen du

2011.eko abuztuak 12

Argentinan hiru partidu jokatu ondoren, Euskadiko Saskibaloi Selekzioak Hego Amerikako herrialdean bira amaitu zuen Argentinako selekzioaren kontrako topaketa batzutan parte hartu eta gero. Bidaia hau Kultura Sailaren eta Espainako Sakibaloi Federazioaren laguntzari esker posiblea izan zen.

Ikuspuntu instituzionaletik ikusita, Euskadiko Saskibaloi selekzioaren bisita oso ona izan da. Oso oihartzun ona izan du. Euskal taldea hemen edukitzea harrotasun handia izan da guretzat, biltzeko eta hurbiltasunerako aukera izan bait da elkartasunerako harremanak sortu dena. Gure kulturaren zati inportantea den kirolari esker bi bazterrak hurbildu ahal izan dugu", esan zuen Elvira Cortajarena Ordezkariak.

Euskal selekzioaren bira egin zen Kirol Zuzendaritzaren bitartez, Kultura Sailaren diru-laguntzari esker, Espainako Saskibaloi Federazioaren laguntza instituzionalagatik. Erakunde honek Euskal Federazioaren eta BBK babeslearen proposamena gogo handiarekin jaso zuen.

Euskadiko Federazioak aurkeztutako saskibaloiaren garapenerako lan proiektuak itxaropen asko sortu zituen eta munduko kirolaren eliten dagoen Argentinarekin ekimen komunak sortzea espero dute gerorako, Arturo Aguado Euskal Federazioaren presidentearen arabera.

Lur argentinarretan zehar

Hamar eguneko bidaia eta lan handia egin eta gero, Pablo Laso euskal taldeko entrenatzaileak biraren azterketa egin zuen. "Hasieratik harrera beroa nabari genuen herri batera eraman genuen gure izena. Euskal etxeak egun guztietan egon ziren gurekin. Kirol arloari dagokionez, talde garrantzitsuen kontra lehiatu genuen, guretzat zaila den denboraldiaren unean. Entrenatzaile bezala oso harro nago gure jokalariekin. Oporretarrako momentua da eta selekzioarekin jokatzearen alde dute haien udako oporrak galduta.

Nahiz eta kirol-emaitzak taldea espero bezala izan, hobetzekoak dira beti. "Hiru partidu jokatu genituen. Argentina B taldearen kontra izan zen lehena eta bidaiak eta hanketan geneukan nekeak eragin handia izan zuten. Taldeak azken bi hilabetetan ez du lahiatu izan eta astebete geroago jokatu izanez gero emaitza hobea lortuko genuen", esan zuen Ricardo Urizek.

Eta adierazi zuen: "Bigarrena, Cordobako selekzioaren kontra, oso partidu ona jokatu genuen. Eta Argentina A taldearen kontrakoa, azkena izan zenean, galdu genuen, jakina. Talde handia da Argentina eta ez genuen behar adinako mailarik. Ez gara zentzu horretan kezkatzen munduko selekziorik onenetariko bat delako".

Partiduak Resistencian, Cordoban eta Saltan jokatu ziren. Partidu guztietan euskal gizartea egon ziren Euskadiko taldeari adorea ematen. Cordobako Gure Txokoa eta Resistenciako Kotoiaren Lurra euskal etxeetako kideek paregabeko uneak partekatzeko aukera izan zuten, bai jokalariekin, eta bai teknikariekin, dudarik gabe beraien gogoan izan dutenak.

Euskal selekzioaren jokalariak hauek izan ziren: Javier Salgado (Lagun Aro Gipuzkoa Basket - ACB), Ricardo Uriz Anzizu (Lagun Aro Gipuzkoa Basket - ACB), Lander Lasa (Lagun Aro Gipuzkoa Basket - ACB), Urko Otegi (Menorca Basquet -ACB), Marcos Casado Casuso (Santurtzi - Adecco Plata), Mikel Uriz Anzizu (Fundación Adepal Alcazar - Adecco Oro), Unai Calbarro Carbajo (Santurtzi -Adecco Plata), Beñat Barberena Mondragón (Valencia Basquet Club - EBA), Jon Santamaría Bengoa (BC River Andorra - Adecco Plata), Asier Zengotitabengo García (Lobe Huesca - Adecco Oro) y Joseba Iglesias Vilanova (Cafés Aitona - EBA).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria