Berriak Osasun eta Kontsumoa

Osakidetzaren 2011ko EPE-a “azkarra, gardena eta objektiboa” izango da

2011.eko abuztuak 05

Osasun eta Kontsumo Sailak adierazi du 2011ko EPE-ak “ahalik eta segurtasun juridiko handiena” izango duela

Osasun Sailak Osakidetzak deitu berri duen EPE-aren gaineko balorazioa egin du. Bere arduradunen arabera, Enplegu Publikoko eskaintza gardena izango da, “aukera berdintasuna” bermatuko baitie langileei, eta “elebitasuna eta osasun kalitatea” uztartzea izango du helburu. Beronek hainbat espezialitatetan, hala nola pediatrian eta ginekologian, dagoen langile falta konpontzen lagunduko du.

Jesus Maria Fernandez, Osasun sailburuordeak sindikatuen jarrera kritikatu du euren “interes propioak” lehenestea nahiago dutelako, milaka langileri beren lana finkatzeko edota lehen enplegua aurkitzeko aukera ematea baino. Sailburuordearen iritziz, ez da bidezkoa Osakidetza kontratazioak murrizten, pribatizatzen edota zerbitzuak kentzen ari dela esatea, eta “aldi berean” 2.600 plazako deialdi bati helegitea jartzea.  Gainera, baieztatu du ezin dela dagoeneko plaza daukaten langileen aukera berdintasuna urratzen ari dela esan “nahi dutenean beste lanpostu bat lortzeko aukera ematen dien lekualdatzeko lehiaketara” jotzeko abagunea daukatelako. 

Julian Perez Gil, Osakidetzako zuzendaria eta Jesus Maria Fernandez, sailburuordea hedabideen aurrean azaldu dira Osakidetzak deitu duen 2011ko EPE-aren inguruko balorazioa egiteko.   Ekitaldia Bilboko (Bizkaia) Osasun Lurralde Ordezkaritzan izan da.

Sindikatuen aburuz euskararen ezagutza baztertu egingo da. Kritika hauei dagokienez, Osasun sailburuordeak azaldu du “zenbaitetan osasun langileen ehuneko handi batek, euskaldun zein erdaldun, ez dakiela euskaraz baina aukera merezi dutela enplegu publiko bat erdiesteko. Gainera, Osakidetzaren asistentzia, irakaskuntza edota ikerketa kalitatea hobetzen lagundu lezakete”.   “Ezin da Europa mailan erreferente izan nahi duen Osakidetza bat egin, euskara  ez dakitenei  atek itxiz” gaineratu du ondoren.

Oposaketa sistema berriaren xedea “elebitasuna eta Euskadiko osasunaren kalitatea uztartzea” da. Jesus Maria Fernandezek behin eta berriro errepikatu du sistema berri honek Osakidetzako euskararen normalizaziorako dekretua, 2009ko sindikatuen akordioa eta PSE eta PPren arteko lankidetza hitzarmena errespetatzen dituela.

Sailburuordea hain zuzen ere, Alderdi Popularrari zuzendu zaio, euskararen balorazio sistema kritikatu duelako, euskarak behar lukeena baino pisu gehiago duelakoan. Fernandezek baieztatu du popularrek “hauteskunde interesak dituztela eta ez zaizkiola batere leiak izaten ari PSE-rekin duten lankidetza hitzarmenari”.

EPE honek hainbat “espezialista falta” konpon ditzala espero da, esate beterako pediatria, ginekologia eta obstetrizia. Gainera, aukera ezin hobea da osakidetzako ospitale zein zentroetara profesional onenak erakartzeko, beste Autonomia Erkidegoetan egin diren enplegu publikoko eskaintza urrien ondorioz.

2 iruzkin
  • 2011.eko abuztuak 09

    Hola¡
    Estoy de acuerdo con esta OPE ,es necesaria y justa a mi parecer.
    Aunque ya lo he consultado y no he recibido ninguna respuesta me gustaría saber que pasa con las leyes de Sanidad Publica y de Ordenación farmacéutica que estaban en el calendario legislativo y que son las únicas que estaban programadas por el Departamento de Sanidad.
    Muchas gracias y espero una respuesta

  • @ricardodevis
    2011.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #OPE 2011 de Osakidetza será “ágil” y “transparente” http://bit.ly/o0y1HW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julián Pérez Gil, Director general de Osakidetza