Elkarlan Sariak
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

12 milioi izendatu dira pandemiak gaueko aisiako establezimenduetan izan dituen eraginak arintzeko (Gobernu Bilera 2021-9-7)

2021-09-07
  • Javier Hurtado sailburuak gaueko aisiarako gaur onartutako laguntzak aurkeztu ditu

Gobernu Kontseiluan onartu ondoren, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua laguntza-programa berria aurkeztera agertu da, eta, adierazi duenez, 12 milioi izendatu dira pandemiak gaueko aisiako establezimenduetan izan dituen eraginak arintzeko. 

Sailburuak azaldu duenez, gaueko aisiarako laguntza hauek “Sail honek argitara emandako aurrekoak bezala, 3 printzipiotan oinarritzen dira. Lehenik eta behin, gehien behar duten sektoreetarako dira, inor ez dadin atzean geratu. Bigarrenez, jarduerari eta enpleguari eusteko dira eta, horrenbestez, establezimendu hartzaileei eskatzen zaie jarduerari eustea gutxienez 4 hilabetean. Azkenik, hartzaileen eskuetara ahalik eta azkarren iristea da asmoa, enpleguari eusteko helburu hori bete ahal izateko”. 

Turismo Sailak jada hainbat laguntza eman ditu sektorerako, besteak beste, Covid 2020 ezohiko laguntzak (25 milioi), Euskadiko ostalaritzarentzako 30 milioiko laguntzak edo Turismoari eusteko plana, 17 milioikoa

Gaueko aisia-jarduerak murrizketa handiak dituenez, beharrezko jo da laguntza-deialdi hau egitea 17/2019 Dekretuaren, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duenaren, arabera III. eta IV. taldeetan sailkatutako establezimenduentzat. III. taldean sartzen dira ixteko ordutegia 2:30era arte dutenak, pubak eta taberna bereziak. Bestalde, IV. taldean sartzen dira ixteko ordutegia 4:30era arte dutenak eta dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak. 

Laguntzak establezimendu-motaren eta langile-kopuruaren arabera ezarriko dira. 

-Hamar langile baino gutxiago dituzten III. taldeko establezimenduek 10.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute, eta hamar langile edo gehiago dituztenek 15.000 eurokoa

- IV. taldeko establezimenduek 15.000 euroko laguntzak jaso ahal izango dituzte 10 langile baino gutxiago badituzte eta 35.000 eurokoak 10 langile edo gehiago badituzte. 

Eskaerak aurkezteko epea EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasi eta 15 egunekoa izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)