Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zarauzko mendi-hegal batean ez atzera ez aurrera geratu den gazte bat erreskatatu dute

2021-09-05

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zarautzen, harkaitz eta sasi artean ez atzera ez aurrera geratu den gazte bat erreskatatu dute gaur arratsaldean. 

Gaur arratsaldeko seiak eta laurdenean, pertsona batek SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzura deitu du Zarauzko hondartzaren amaieraren eta kanpinaren artean dagoen mendi-hegal batean, harkaitz eta sasi artean, pertsona bat zegoela esanez. Dirudienez, gaztea ezin zen ez igo ez jaitsi. Gazteari laguntzera Udaltzaingoa, Gipuzkoako suhiltzaileak, Zarauzko Ertzain-etxeko agenteak eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat hurbildu dira.

Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du 21 urteko gaztea, eta leku seguru batean utzi du. Gazteak urraduraren bat edo beste zuen, baina onik zegoen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko