Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak harremanetarako webguneen bidezko “sextortsioaz” ohartarazten du

2021-09-05

Harremanetarako webguneen bidez egiten den estortsioaren, “sextortsioa” deiturikoaren, ia ehun bat kasu ari dira ikertzen. Aurtengo urtean zehar hiru lurraldeetan salatutako kasuak dira, eta iruzurrak biktima bakoitzeko 100 eurotik 20.000 eurora bitartekoak dira.

Ertzaintzak herritarrei ohartarazten die Euskadin lehenbiziko aldiz 2019 erdialdean hauteman zuten eta gorantz doan delitu-tipologia bati buruz: sextortsioa deiturikoa. Delitu-mota horretan sexu-harremanetarako webguneen erabiltzaileen artetik hautatzen dituzten biktimei egiten diete estortsio, eta mehatxupean diru-kopuru jakin batzuk ordaintzeko eskatzen diete. 2019tik salaketen kopuruak nabarmen egin du gora. Urte horretan 5 salaketa jarri zituzten, 2020an 61 jarri zituzten eta aurten, urtarriletik abuztuaren erdialdera arte, 80 bat zenbatu dira, astean hiruzpalau.

Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusitik adierazten dute EAEtik kanpora errotutako talde kriminalek egiten duten estortsio-delitu bat dela, eta biktimak sexu-harremanetarako webguneen erabiltzaileak direla. Biktimei 100 eurotik 20.000 eurora bitarteko kopuruak eskatzen dizkiete.

Modus operandia

Talde hauek jarraitzen duten modus operandia izaten da harremanetarako webguneetan gezurrezko iragarkiak argitaratzea. Iragarki horietan era guztietako sexu-zerbitzuak ematen dituzte argitara, eta eskainitako zerbitzuetan interesa erakutsiz deiren bat egin duten guztien telefono-zenbakiak biltzen dituzte.

Handik egun batzuetara, estortsio egileek deiak egiten dituzte edo mezuak bidaltzen dituzte bildutako telefono-zenbakietara, iragarkiko etxearen arduradunak direla esanez, eta biktimei errieta egiten diete gezurrezko hitzordura agertu ez direlako. Horren truke, galdutako denbora ordaintzeko eskatzen diete.

Kasu batzuetan (taldearen arabera), biktimek ordainketa egitea lortzeko, estortsio egileek mehatxu gisa adierazten diete biktimen ingurukoei zabalduko dietela prostituzio-zerbitzuen erabiltzaileak direla; beste kasu batzuetan, mehatxu zuzena egiten dute, eta eskatutakoa ordaintzen ez badute eraso egingo dietela adierazten diete biktimei; mehatxuarekin batera, hildako edo larri zauritutako pertsonen irudi errealak eta esplizituak helarazten dizkiete. Badira mafiakoak direla esaten dutenak ere, halako taldeen ustezko izaera biolentoagatik beldurra areagotu nahian edo.

Nabarmendu behar da taldeek biktimak beldurtzeko eta euren helburua lortzeko izua eta mehatxuak erabiltzen dituzten arren, berez ez dutela biktimen ingurua ezagutzen, eta azkenean, ezer lortzen ez badute, mehatxu egiteari utzi egiten diotela eta hurrengo biktimara pasatzen direla.

Aitzitik, jakin ahal izan da biktimak lehenengo ordainketa egitea onartzen badu, automatikoki behin eta berriz eskatzen diotela dirua ordaintzeko. Ordainketa hainbat eratara egitea eskatzen dute: kontuetara transferentziak, kutxazainetako ordainketak edo “bizum” moduko plataforma bidezko ordainketak.

Gomendioak

Hori guztia dela eta, Ertzaintzak era horretako delituen biktimei jakinarazten die inoiz ez dutela ezer ordaindu behar, eta edozein ertzain-etxetan dagokion salaketa jarri behar dutela gertaeraren berri agintariei emateko, hauek delitugileak jazar ditzaten.

14 iruzkin
  • @JulioUsandizaga
    2021-09-07

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @AiaraValley
    2021-09-07

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @AlbisTech
    2021-09-07

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintza aurten salatu diren harremanetarako webguneen bidez egindako ia ehun estortsio kasu ikertzen ari da.

    https://t.co/EHkunEq0yB

  • @mikel_uriguen
    2021-09-07

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @calonsonet
    2021-09-06

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @agsb_bilbao
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @iEuskadi
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @ibartolome
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3w @ertzaintzaEJGV @Irekia…

  • @aloneibar
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: ¡No pagues! Denuncia. #Sextorsion

    https://t.co/BVMJdpMUEg https://t.co/74F2ppTl9l

  • @vllona
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza alerta de sobre la “sextorsión” a través de páginas de contactos https://t.co/MPMaEPYG3whttps://t.co/FRZrc0ZG2F

  • @DocJulia
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: ¡No pagues! Denuncia. #Sextorsion

    https://t.co/BVMJdpMUEg https://t.co/74F2ppTl9l

  • @LarranaNerea
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: ¡No pagues! Denuncia. #Sextorsion

    https://t.co/BVMJdpMUEg https://t.co/74F2ppTl9l

  • @Sincere_alwais
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: ¡No pagues! Denuncia. #Sextorsion

    https://t.co/BVMJdpMUEg https://t.co/74F2ppTl9l

  • @VOSTeuskadi
    2021-09-05

    Comentario de Twitter:
    ¡No pagues! Denuncia. #Sextorsion

    https://t.co/BVMJdpMUEg https://t.co/74F2ppTl9l

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan