Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria urrian Ameriketako Estatu Batuetakoekialdeko kostara joango den misio baten buru izango da

2011.eko abuztuak 07

Bidaiak euskal enpresa  eta Ameriketako Ekialdeko Kostako enpresa-sarearen arteko harremanak areagotuko ditu

Patxi Lopez lehendakaria udazkenean Ameriketako Estatu Batuetako Ekialdeko Kostara misio batek egingo duen bidaiaren buru izango da. Misio hori euskal enpresa kopuru garrantzitsu batek osatuko du eta bertan Euskadiko erakunde eta ekonomia ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzara kideak izango dira.

Misioa urriaren 13tik 21era bitartean izango da eta misioaren helburua da bilerak izatea bisitatuko dituzten gobernu federatu eta estatuetako lehen mailako agintariekin, baita Nueva Yorken eta Washingtonen egoitza duten Nazioarteko erakundeen goi mailako ordezkariekin ere.

Bidaiak, halaber, euskal enpresa  eta Ameriketako Ekialdeko Kostako enpresa-sarearen arteko harremanak areagotuko ditu (euskal enpresa horietako asko buru baitira mundu osoan bere sektorean), eta bertako enpresen eta enpresa horien gaitasunen ezagutza erraztuko du; horrezaz gain, Euskadi herri erakargarri eta dinamikoa dela erakusten duten irudiri hoberenak zabalduko dira, Euskadiko turismoaren eta sukaldaritzako erakargarritasunaren berri emango da eta euskal kulturaren berezitasuna zabalduko da.

Bidai instituzional horren behin-behineko programaren arabera -lehendakariak Ameriketako Estatu Batuetara egiten duen bigarren bidaia da- Texas, Pennsylvania, Washington, Nueva York, Boston bisitatuko dira, besteak beste. Jarduera ekonomiko enpresarialez gain, harrera egingo zaio Washingtonen nahiz Nueva Yorken bizi den euskal eta espainiar komunitateari; lehendakariarekin bidai horretan parte hartu duten enpresa eta erakunde ekonomikoak ere bertan izango dira.

Estatu Batuetako hiriburuan Euskadin bultzatutako ekonomia iraunkorrari buruzko jardunaldi bat antolatuko da, Garapenerako Inter amerikar Bankuaren (GIB) egoitzan. Jardunaldi horren mahaietako batean hiru euskal hiri (Gasteiz, Bilbo eta Portugalete), hiri berroneratzearen alorrean duten esperientziaren berri emateko

2 iruzkin
  • @americaenbotxo
    2011.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari encabezará en octubre una misión a la Costa Este de Estados Unidos. http://bit.ly/qeId8W

  • 2011.eko abuztuak 07

    Mucha suerte en estos viajes, que son una magnífica herramienta para el desarrollo de la economía vasca. Siempre apunto que hay una enorme diferencia con los viajes del anterior lehendakari, siempre enfrascado en aparentar una imagen de jefe de estado y con la manía de difundir su fracasado plan. Abogo una vez más al departamento de acción exterior para intentar que el lehendakari se pueda entrevistar con sus homólogos de los estados que visite. Sería una buena oportunidad para difundir la imagen de un país vasco moderno, próspero y en paz.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)