Elankidetzak 4,5 milioi euro bideratuko ditu gatazka eta indarkeria testuinguruetan dauden biztanleei zuzendutako estrategia humanitarioetara

2021-09-04
  • Estrategiek, gainera, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko balioko dute
  • eLankidetzak 10,5 milioi euro bideratuko ditu aurten ekintza humanitarioko ekimenetara

 Vitoria-Gasteiz, 2021/09/04

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko parte dena, 4,5 milioi euro bideratuko ditu ekintza humanitarioko estrategietara. Bi urteko esku-hartzeak dira, eta gatazka- eta indarkeria-testuinguruetan krisi humanitarioak jasaten dituzten pertsonak babesteko ekimenez gain, erakunde humanitarioak indartzera eta euskal herritarrak sentsibilizatzera bideratuko dira.

Krisi humanitarioek muturreko pobrezia-egoerak, desplazamenduak edo giza eskubideen urraketak eragiten dituzte. Palestinan, Afganistanen, Sahelen, Kolonbian eta Venezuelan edo Erdialdeko Amerikan, esaterako, krisiak kronikoak bihurtu dira, eta herritarren beharrak, batez ere emakume eta neskeenak, laguntza baino erritmo biziagoan areagotu dira. NBEren Giza Gaietarako Koordinazio Bulegoaren (OCHA, ingeleseko siglen arabera) arabera, aurten 235 milioi pertsonak beharko dute laguntza humanitarioa; hau da, iaz baino %40 gehiagok.

Erronketako bat da erakunde humanitarioak indartzea, bai Euskadikoak eta baita tokikoak ere, populazioei modu eraginkorrean lagun diezaieten. Gainera, deialdi honek euskal herritarrak sentsibilizatzeko ekimenak ere babestuko ditu, funtsezkoa baita milioika pertsonak bizi dituzten egoera lazgarriak ulertu eta ezagutarazteko. 

Ekintza humanitarioa 2021

Aurten, eLankidetzak 10,5 milioi euro bideratuko ditu krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleak laguntzeko ekimenetara, iaz baino 6,5 milioi euro gehiago. Guztira, ekintza humanitarioan bi finantzazio-lerro daude; bata, proiektuetara bideratua eta martxoan ireki zena, eta, bestea, estrategiak garatzeko.

Uztailean, ekintza humanitarioko 23 proiektu onartu ziren, tartean zeuden atxilotu eta torturak edo bestelako indarkeria pairatu duten adingabe palestinarrei arreta psikosoziala ematea; AEBetara edo Costa Ricara joatean askotariko indarkeriak jasaten ari diren Erdialdeko Amerikako emakumeei laguntzea, Tanzanian errefuxiatu dauden eta desgaitasun bat duten adingabeen eskolatze inklusiboa bermatzea, edo Nigerren indarkeriaren ondorioz lekualdatutako emakumeei arreta eskaintzea.

2 iruzkin
  • 2021-09-05

    Iraganean gatazka-egoerak eta muturreko fenomenoak bizi izanetik jasotako beldur pixka bat duten gizarteak ere egoteak nahi adina aurrera egitea eragozten dienez, leku batean gehiegizko pisua izateak mugimenduan dauden plakak planetako beste puntu batzuetan ere ondorioak izango lituzke. Leku bateko giza ekintza orok ere modu globalean eragiten du; izan ere, kutsadurak ere migratzen du, ustiapenik gabeko gasak modu naturalean migratzen duen bezala, ingurumen-inpaktu handiarekin. Azpiproduktuak erregai-pila bihurtzea, adibidez.

  • 2021-09-05

    Como que haya también sociedades un tanto con miedo heredado de haber vivido situaciones de conflicto y fenómenos extremos en el pasado les impide avanzar tanto como se quisiera, sin pensar tampoco un exceso de peso en un lugar tuviera consecuencias en otros puntos del planeta placas en movimiento. Toda acción humana en un lugar también impacta de manera global pues la contaminación también migra como el gas sin explotación migre de forma natural con enorme impacto ambiental. Conversión subproductos como empleo en pilas de combustible por ejemplo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak