URAk Laudioko Altzarrateko zubia eraisteaeri ekin dio, eremuko egokitzapen hidraulikoa lortzeko

2021-09-03
  • Lanak ekainean hasi ziren eragindako zerbitzuak egokitzen eta desbideratzen, eta aste honetan oraingo zubia eraisteko lanak egin dira.
  • Lanak ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta txikiena izateko moduan egingo dira.

URA Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa, aurrera doa Laudioko Altzarrate zubian egiten ari den uholdeen aurrean babesteko lanekin, Nerbioi ibaian arlo hidraulikoa hobetzeko jarduketen barruan. Ekainean, kaltetutako zerbitzuen desbideratzea hasi zen, eta, orain, egungo zubia eraisteko lanak abian dira. Izan ere, errekan gora dagoen ur-xaflaren goratzea sortzen du, eta alderdi horrek arroko ur-goraldien kudeaketan kontuan hartu beharreko punturik sentikorrenetako bat bihurtzen zuen.

Jarduketa horren hurrengo urratsa hormigoi eta corten altzairuzko zubi bat eraikitzea da, 25 m-ko argia eta 18 m-ko zabalera izango duena. Zubi horrek ez du euskarririk izango ibilguan, eta oinezkoen eta ibilgailu motordunen trafikoa hartuko du. Era berean, azpiegitura berriak zerbitzu berriak jartzea eta erabilera berriak egokitzea ahalbidetuko du: hala nola, hondakinen bilketa pneumatikoa (ezkerraldeko azpiegitura eskuinaldearekin lotuko du, eta zerbitzua martxan jartzea ahalbidetuko du).

Eraisketa-lana urei eta inguruko flora eta faunari ahalik eta gutxien eragiteko moduan egingo da. Materiala ibilgura ez erortzeko makineria ibilgutik kanpo jarriko da eta hondakinak biltzeko sistemak izango dira.

Altzarrateko zubiaren egokitzapen hidraulikorako obrak 1.599.684,22 euroko aurrekontuarekin eta 7 hilabeteko egikaritze-epearekin esleitu ziren.

Zubi berria uholde handietako emariak (500 urteko errepikatze-denbora, T500) aise jariatzeko diseinatuta dago; hartara, inguruan bizi diren pertsona eta inguruneko jarduerari segurtasun handiagoa emateko.

Honen harian, aipatzekoa da zubi-taularen beheko aldea 119,95 m-ko kotan egongo dela. Zubia diseinatzerakoan, baina, aintzat hartutako ur-goraldi motaren ur-laminaren kota (T500) 119,30 m-koa izango da. Bien arteko alde horren helburua da emari handienek, azpiegitura berritik igarotzean, zubi-taula berriaren kontra tupust egitea saihestea, eta korronteak ekarri ditzakeen flotatzaile handien joana erraztea.

2 iruzkin
  • 2021-09-03

    Berrantolaketarik ezean, elementuen aurka borrokatzen saiatu behar da, ibilgu garbiak diren aldetik, bai eta ondo kudeatutako basoen eta ibilguan emaria artifizialki handitzearen aurka ere, baita jasotze-dorreen bidez ere, ondoren energia sortzeko, bildutako urak hustuta eta kudeatuta. Etorkizuneko inpaktuak ondo neurtzea ez da alferrikako lana; izan ere, gune batzuetan baliteke askoz ere mitazio-egokitzapen gehiago ezin esku hartzea, eta beste bizileku bat eman behar zaie.

  • 2021-09-03

    Todo lo que sea a falta de reordenación tratar de mitigar luchando contra los elementos como cauces limpios al igual que los bosques bien gestionados y aumento artificial de caudal sobre el curso incluso con torres de elevación sirvan para generar energía posterior con vaciado y gestión de las aguas captadas. Medir bien impactos futuros no sea trabajo en balde pues hay zonas puede no se pueda intervenir mucho más mitigación-adaptación y hay que darles solución realojo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak