Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzak jaietan zehar arretaz ibiltzea eskatzen du zorro-lapur eta lapurreten aurrean

2011.eko abuztuak 03

Zenbait delinkuente jaietan dauden herrietara joaten dira bereziki lapurretak egitera

Gasteizeko jaiak hastear eta Donostiako zein Bilboko Aste Nagusiak hurbil daudenean, Ertzaintzak arreta handiagotzea gomendatzen du zorro-lapurren presentzia posiblearen eta, orokorrean, lapurreten (bereziki ibilgailu eta etxetan) aurrean. Bere aldetik, Ertzaintzak agenteen badaezpadako presentzia indartuko du jai-ekitaldien inguruan.

Aurreko urtetan bezala, Ertzaintzak segurtasun-dispositibo berezi bat ezarriko du datozen jaietan (bereziki euskal hiriburuetakoak) delituak prebenitu eta ekiditeko. Halaber, jai-esparru, kontzertu-gune edo ostalaritza-establezimendutan bilduko den jendetzaren aurrean, hiritarrei arreta handiagotzea eskatzen zaie zorro-lapurren presentzia posiblearen aurrean.

Orokorrean, delinkuenteak jende-pilaketak dauden lekuetan aritzen dira eta poltsak, zorroak edo sakelako telefonoak lapurtzen dituzte. Beste batzuetan, biktima alkoholaren efektupean dagoela aprobetxatu ahal dute lapurtzeko. Aurreko urtetako esperientzia kontuan hartuta, egiaztatu da zenbait delinkuente jaietan dauden herrietara joaten direla bereziki euren lapurretak egitera.

Data hauetan etxeetako segurtasuna ere ez da deskuidatu behar (batez ere etxabe eta lehen pisutan) eta ibilgailuetako lapurretak prebenitu behar dira (ez dira ez poltsak ez baliozko objektuak barruan utzi behar).

Ezbehar, lapurreta edo istiluren bat jasatekotan, ez da zalantzarik izan behar poliziaren aurrean salatzeko; hala, poliziak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

Gomendioak zorro-lapurren aurrean:

Zure banku-entitatean operazio bat egin ostean, gorde dirua lekutik irten baino lehen.

Kutxazain automatiko batean dirua ateratzerakoan, arrotz posibleen ikus-eremua blokeatu zure gorputzarekin.

Komeni da dirua poltsaren barruko konpartimenduetan gordetzea; ez dira zorroak edo sakelako telefonoak begi-bistan utzi behar.

Poltsa ondo eutsita eta gorputzera itsatsita egon behar da "tiratzeak" ekiditeko.

Pilaketetan, ez fidatu gure alboan jartzen diren pertsonetaz, batez ere, jarrera susmagarriren bat nabaritzen badugu edo disimulatzeko jantzi tolestu bat edo egunkari bat eramaten badute.

Gomendioak ibilgailutan lapurretak ekiditeko:

Ez utzi baliozko objektuak ibilgailuaren barruan.

Saiatu ez aparkatzen iluminazio txarreko, jende askorik ez dabilen edo urrun dauden kaletan.

Interesantea da alarma edo beste segurtasun-sistemaren baten instalazioa.

Gomendioak etxebizitzatan lapurretak ekiditeko:

Oporretan joango bazara, ez komentatu ezezagunen aurrean.

Sarrerako atea itxi hainbat giltza-bueltarekin "txartelaren metodoa" erabilita irekitzea ekiditeko.

Senide edo auzokoren bati esan posta hartzea eta pertsianak ireki edo ixtea.

Ez utzi giltzak lanpasaren azpian edo ezkutuko lekuetan. Seguruagoa da kopia bat uztea konfiantzazko auzokoren bati edo senide bati.

Ez utzi abisuak atean ezta mezuak erantzungailu automatikoan kanpoan zaudela esaten.

Konfiantzazko norbaiti zuren kokapena erraztu (beharren bat egotekotan jakin dezan).

Garrantzitsua da joango ez diren pertsonek auzokoen etxetan detektatutako mugimendu edo soinu arraroak, edo susmagarrien presentzia komunitate edo urbanizaziotan komunikatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko