Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak artxibatu egin ditu Konstituzio Auzitegiak ezeztatutako lehenengo alarma-egoerako zehapen-espediente ez irmoak

2021-09-01
  • Josu Erkorekak uste du epaiak konparaziozko bidegabekeria egiten duela, esate baterako, Euskadin, goiz ordaintzeagatiko prozeduraren bidez, eta administrazioaren aurrean euren betebeharrak diligentzia osoz betez, isunak jakinarazi bezain laster ordaindu zituzten pertsonek baino gehiagorekin

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu da Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindua, Eusko Jaurlaritzak izapidetu dituen eta lehenengo alarma-egoeran ezarri zen eta KAk ezeztatu duen araudiarekin lotuta dauden zehapen-espediente administratibo guztiak behin betiko geldiarazteko eta artxibatzekoa dena.

Kasu horretan dauden pertsonek ez dute ezer egin behar; izan ere, Jaurlaritzak ofizioz geldiarazi eta artxibatuko ditu prozedura horiek guztiak, edozein administrazio-prozeduratan daudela ere. Hau da, ez dira hasiko oraindik izapidetu gabe dauden zehapenak, artxibatu egingo dira abian zeudenak, zehatutako pertsonek epe barruan jarritako errekurtso guztiak baietsiko dira, etab.

KONPARAZIOZKO BIDEGABEKERIA

KAk argi eta garbi uzten du bai administrazio-bidean bai bide judizialean jada irmoak diren zehapen-espedienteak ez direla aztertuko. Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren hitzetan, esate baterako, goiz ordaintzeagatiko prozeduraren bidez isunak jada ordaindu dituztenekiko konparaziozko bidegabekeria da hori. Bere ustez, goi-auzitegiak argi eta garbi egiten die kalte, eta arrazoi justifikaturik gabe, Euskadin isunak jakinarazi bezain laster ordaindu zituzten eta, era horretara, administrazioarekiko betebeharrak diligentzia osoz bete zituzten pertsonei.

ZIFRAK

Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek (Eusko Jaurlaritzak izapidetzen ditu horien espedienteak) 22.957 isun jarri dituzte KAk ezeztatutako lehenengo alarma-egoerako araudiarekin lotuta. Eusko Jaurlaritzak horietatik (uztailera arte) 20.237 zehapen-espediente hasi ditu. Horietatik 5.256 irmoak dira, jada ordainduta baitaude goiz ordaintzeagatiko prozeduraren bidez eta errekurtsorik jarri gabe; eta beste 2.961 ere irmoak dira zehapen-ebazpen irmoa dutelako.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-09-06

    Puede quizás tener recorrido judicial reclamación por dejar de prestar servicios sin tener que haber tenido lugar la dejación de prestación de servicios obligada haya demorado actuaciones innecesariamente a falta de teleasistencia no fuese obligada distintas brechas digitales incluido aprender preventiva utilización de pantallas visualización de datos.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-09-06

    Beharbada, erreklamazioaren ibilbide judiziala izan dezake, zerbitzuak emateari utzi izanagatik nahitaezko zerbitzuak emateari utzi behar izan gabe, baldin eta, telelaguntzarik ezean, ez bada beharrezkoa hainbat eten digital erabiltzea, datuak bistaratzeko pantailen erabilera prebentiboa ikastea barne.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak