Lehendakariordeak inbertsio publikoa eta enplegua berreskuratzeko akordio soziala nabarmendu ditu

2021-09-02

Duela urtebete, Euskadik pandemia hasi zenetik langabezia-mailarik handiena erregistratu zuen. Abuztuan izan zen hori, Euskadin langabezia beti hazi izan den hilabetean (2.000-3.000 pertsona gehiago). Hori aurten ere gertatu da. Lan bila dabilen eta aurkitzen ez duen pertsona bakoitza beti da gure kezka iturri. Hala izan da zifrak positiboak ziren hilabeteetan, eta horixe da orain ere.

Abuztuan, Euskadin jarduera ekonomikoa nabarmen gelditu da, industrian eta merkataritzan batez ere, eta beste arlo batzuk ere geldirik egon dira, adibidez, hezkuntza. Beraz, hilabete honetako enpleguaren portaera hazkundea egon den beste urte batzuetakoaren antzekoa izan da. Aurreko urtearekin alderatuz, ordea, bada desberdintasun bat: datu horrek azken hilabeteetan izan duen bilakaera. Eta bilakaera horrek adierazten digu Euskadi urrats sendoak ematen ari dela erabateko berreskurapena lortzeko.

Enplegua babesteko egin den ahalegin publikoak eta gizarte-eragileekin egindako akordioek konfiantza eman die enpresei euren jarduera berreskuratzeko. Pandemiaren olatu bakoitzak arriskuak areagotu ditu. Baina txertoaren hedapena funtsezkoa izan da enpresek konfiantza berreskuratzeko.

Horregatik, datozen hilabeteak funtsezkoak izango dira. Hurrengo aurrekontuetan, dagoeneko hasi ditugun programak indartuko ditugu, enplegu duin bat aurkitzeko arazo gehien dituzten horiek erreskatatzeko: emakumeak, gazteak eta 45 urtetik gorakoak. Hausnarketa hori datozen egunetan partekatu nahi dut gizarte-eragile guztiekin, ikasturtearen hasieran. Izan ere, elkarrizketa eta elkarri entzutea aurrekonturik onenak diseinatzeko oinarria dira. Krisi honek irakatsi digunetik abiatuta eta aurrean ditugu aukerak aprobetxatuta.

2 iruzkin
  • 2021-09-02

    Enpleguak egoera nekagarrien aurrean duen nolabaiteko erantzun-maila ebaluatzea, hala nola fenomeno kaltegarriak, zor tentsionatua eta inflazio txikia edo hondamendiak berrosatzearen ondoriozko hazkunde artifiziala, adibidez, lurraldearen berrantolaketa arrisku natural txikiagoaren eraginpean jartzea aurreikusi ez delako. Eta kutsadura handitzeari dagokionez ere, arazo globala da, tokiko inpaktuez gain, gaixotasun berriak agertzea, batzuk berpiztuak, eta beste batzuk, auskalo, espazio berean konkistatzea den.

  • 2021-09-02

    Evaluar el grado de respuesta de alguna manera comportamiento del empleo frente a estados agotadores como puedan ser fenómenos adversos, deuda tensionada e inflación bajo crecimiento o crecimiento artificial derivado de la recomposición de los desastres por no haber previsto por ejemplo una reordenación del territorio exponerse a menor riesgo natural. Y también a aumento de contaminación es un problema global además de los impactos locales, aparezcan nuevas enfermedades algunas resucitadas y otras quién sabe si del mismo espacio se trata de conquistar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak