Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren hitzaldi hautatuak euskarri digitalean argitaratu dira

2011.eko abuztuak 03

Bere pentsamendu politikoaren pasarte gogoangarrienak jasotzen dituzte

Beste argitalpen digital bat jarri du Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura, Patxi Lopez lehendakariak bere izendapen-egunetik hasi eta gaur arte emandako hitzaldi nabarmenen estraktuak biltzen dituena, bere pentsamendu politikoaren adierazgarri.

José María Ruiz Soroa abokatu eta analista politikoak egin dio hitzaurrea argitalpenari. Herritar askez osatutako Euskadi solidario, jasangarri eta lehiakorraren isla ematen duten paragrafoez osatuta dago bilduma; horixe baita Lehendakariak etorkizunerako iruditzen duen Euskadi: askotan adierazi izan du, azkeneko hogei hilabeteotan, makina bat foro, Legebiltzarreko Osoko bilkura eta zernolako ekitaldietan.

Bilduma honetarako, besteak beste, Lehendakariak ekitaldi hauetan emandako hitzaldiak jaso dira: Lehendakari izendatu zuten inbestidura-ekitaldikoa, iazko Politika Orokorreko ekitaldikoa, Terrorismoaren Biktimei egindako omenaldikoa, Korta Sarietakoa, Euskararen egunekoa, Giza Eskubideei buruzko Kongresukoa, Bilboko Merkataritza Ganberaren urteko topaketakoa, Navarra XXI Forokoa eta Euskadiko Lidergoaren Forokoa, Londreseko School of Economics ikastetxean emandako konferentziakoa, eta bere gobernuko goi-karguekin izandako hiru bileretan esandakoak.

Argitalpen berri hau formatu digitalean prestatu da soil-soilik, eta gaur bertatik dago denen eskura IREKIA zerbitzuan. Hona hemen hitzaldiak irakurtzeko estekak:

https://www.irekia.euskadi.net/es/news/7112-patxi-lopez-discursos-2009

https://www.irekia.euskadi.net/eu/news/7112-patxi-lopez-hitzaldiak-2009

Bestela, ePub kode irekiko formatuan ere badago, liburu elektronikoetarako (e-book).

 

 

 

3 iruzkin
  • @irudion
    2011.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    WTF!!! Rajoy publica sus memorias antes de las elecciones y el lehedakari Lopez una seleccion de sus discursos: http://ht.ly/5TWk5

  • @irudion
    2011.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    WTF!!! Rajoik bere memoriak kaleratuko ditu hauteskundeen aurretik eta Lopezek diskurtsoen aukeraketa kaleratu: http://ht.ly/5TWh4

  • @bjserarbina
    2011.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Publicada digitalmente una selección de los discursos del Lehendakari. http://bit.ly/n6gu9w

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan