Berriak Segurtasuna

Lezama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2021-08-29
 

Ertzaintzaren helikoptero batek gaur, igandea, Lezamako mendialdean istripua izan duen 52 urteko gizon bat erreskatatu du. Kirol-proba batean parte hartzen ari zela izan du istripua.

Gaur, goizeko hamaikak eta laurden inguru, SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari ohartarazi diote istripua izan duen gizon bat zegoela Lezamako Goitioltza auzoko baso-zona batean. Itxuraz, kirol-proba batean parte hartzen ari zenean, orkatilan lesioa izan du eta ezin zuen bere kabuz bidearekin jarraitu.

Larrialdiei aurre egiteko zenbait kide mobilizatu dituzte eta, azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Mendi Ataleko agenteek erreskatatu dute zauritua. Ondoren ospitale batera eraman dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan