Emakundek babes osoa eskaini dio Plentzian erasoa salatu duen gazteari eta jarrera aktiboa eskatu die herritarrei emakumeen askatasunaren kontrako edozein jarreraren aurrean

2021-08-31
  • Izaskun Landaida zuzendaria Getxoko kontzentrazioan izan da gaur, eta atzo Plentzian deitutakoan ere gaitzetsi zuen erasoa
  • Adierazi duenez, beharrezkoa da gizarte osoa mugitzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde horrelako erasoak saihesteko

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Getxoko Udalak deitutako elkarretaratzean parte hartu du gaur eguerdian, bertako gazte batek Plentzian jasandako bortxaketa gaitzesteko. Landaidak, atzo Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuarekin eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin batera Plentzian egin zuen bezala, bere babes osoa eskaini dio gazteari eta haren familiari, eta gizarte osoari dei egin dio "emakumeen askatasunaren kontrako edozein jarreraren aurrean jarrera aktiboa" erakuts dezan. "Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen bortitzena da, eta nagusitasun eta botere harremanen gainean eraikitzen da", adierazi du eta gaineratu du beharrezkoa dela "gizartea, oro har, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde mugitzea, berdintasunean aurrera egitea baita emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko modu bakarra".

4 iruzkin
  • 2021-09-01

    Estereotipoek komunikazio bide ezberdinetan ere eragina badaukate gauzak gertatzeko indarkeriaz, hezibidea.

  • 2021-09-01

    Los estereotipos incluido los mal heredados y/o de grupo se ven además en diferentes medios de comunicación e internet, también pueden influir para que puedan pasar cosas condenables violencia patriarcal

  • 2021-08-31

    Kasua baieztatzea ordaintzea, pertsona arduratsuak izatea, sexu-eszenak dituen telebista asko gaizki kontsumitzea dirudien arren, delituzko jokabideaz gain, badirudi gehiegikerien kolektiboetan orokortzera jotzen duela, esaterako, salaketak hasi arte ezer ez gertatzea, eta ikusgarritasun sozialak bortxatzaile oro gaitzesten du, eredu txarra nagusitu gabe.

  • 2021-08-31

    Que paguen de confirmación caso, personas responsables, mucha televisión con escenas sexuales parece mal consumen además de la conducta delictiva parece tendiera a generalizarse en colectivos de los excesos falta de medida como que no pasara nada hasta que empiezan las denuncias y la visibilidad social condena todo violador sin reinar el mal ejemplo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak