Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak drogak detektatzeko ahaleginak areagotu ditu Euskadiko garraio publikoko terminaletan

2021-08-30

Herritarren babeserako patruilen eta Ertzainor Unitatearen baterako dispositibo prebentiboak 

Uda honetan, Ertzaintzak prebentzio-lana indartu du operatibo berezien bidez; adibidez, Ertzainor Unitateak eta Herritarren Babeserako patruilek elkarlanean jardun dute garraio publikoko geltokiak zaintzen, substantzia sorgorgarriak detektatzearren. 

Adibidez, Donostiako autobus eta tren geltokietan, egun hauetan, Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruilek eta Ertzainor Unitateak elkarrekin jardun dute lanean. Helburua zen udan jende asko mugitzen den mota horretako espazio publikoetan zaintza- eta prebentzio-lanak egitea eta ekipajeetan, maletetan eta bidaiarien gauzen artean substantzia sorgorgarriak egon daitezen saihestea. 

Hortaz, drogak hautemateko txakur espezialistak lanean aritu dira haien hezitzaileekin eta Donostiako Ertzain-Etxeko agenteekin batera. 

Prebentziozko zaintzaren arloko gisa horretako ekintzak egunero —eta, bereziki, udako hilabeteetan— egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko herrien arteko bidaiarien eta beste lurralde batzuetako bidaiarien joan-etorri etengabea duten hirietan. 

 

Oharra: Donostiako operatiboaren argazkiak eta irudiak erantsi dira.

2 iruzkin
  • 2021-08-30

    Fiesta con caminos a ninguna parte y falta de medidas preventivas y cierta rebelión hacen pensar no haya conciencia de que vivimos en un mundo cada vez más contaminado y la contaminación lleva patologías asociadas hagan tener lamentablemente que tomar medidas. No se entiende cómo se sabe ciertas sustancias van mal y haya gente las consuma en perjuicio propio y de los y las demás pudiendo tener accidentes laborales incluso como un mal sueño puede convertirse en una pesadilla eterna y se dice ese mundo tiene entrada y la salida es la cárcel o la muerte acelerada propia o del entorno cómplice o no.

  • 2021-08-30

    Inora bideak dituen jaia da, eta prebentzio-neurririk eta nolabaiteko matxinadarik ez dagoenez, pentsarazten dute ez dagoela kontzientziarik gero eta kutsatuagoa dagoen mundu batean bizi garela, eta kutsadurak berekin dakartzan patologiek, tamalez, neurriak hartu beharra eragiten dute. Ez da ulertzen nola substantzia jakin batzuk gaizki doazen eta jendeak kontsumitu egiten dituen norberaren eta besteen kalterako, eta lan-istripuak izan ditzake, baita amets txar bat amesgaizto betierekoa bihurtu daitekeelako ere. Mundu horrek sarrera duela esaten da, eta irteera espetxea da, edo norberaren edo ingurune konplizearen heriotza bizkorra.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak