Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Uztailean 4.317 langabe gutxiago izan ziren Euskadin

2011.eko abuztuak 02

Aurreko hilabetean baino %3 gutxiago dira. Aipagarria da 35 urtetik beherakoen artean langabeziak izandako jaitsiera. Uztail onena izan da 2005. urtetik

Euskadin erregistratutako langabeziak behera egin du uztailean,  4.317 langabetu gutxiagorekin. Portzentajeari erreparatuz, murrizketa %3koa izan da, eta horren ondorioz 140.097 dira egun enplegu bila dabiltzanak. Gizarte Segurantzako afiliazioak jaitsiera txiki bat izan du, %0,07koa, eta 929.842 dira afiliatuak.

Euskadin langabeziak izandako jaitsiera Espainiako batez bestekoa baino 2 puntu handiagoa da; izan ere, han %1,02 jaitsi baita.

Lurraldeen arabera, jaitsiera handiena Bizkaian izan da, ekainean baino 2.598 enplegu-eskatzaile gutxiago baitzeuden, eta, honenbestez, 78.500 pertsona daude langabezian lurralde horretan. Langabeziaren murrizketa %3,2koa izan da, beraz.

Atzetik Gipuzkoa kokatu da, 1.302 langabetu gutxiagorekin (%3,1eko jaitsiera); Gipuzkoan 40.172 langabetu dauden guztira. Araban izan da murrizketa txikiena, 417 langabetu gutxiago baitzeuden, %1,9 gutxiago. Lurralde horretan 21.425 pertsona zeuden lanik gabe uztailean.             

Hiriburuei erreparatuz, Donostiak izan du bilakaerarik onena, %3,31ko jaitsierarekin; jarraian Bilbo dago, %2,32, eta Gasteizen, berriz, %2,22ko murrizketa izan da.

Langabezia gehiago jaitsi da gizonen artean, %4,54 (3.148 langabetu gutxiago). Emakumeen artean, berriz, murrizketa apalagoa izan da, %1,56koa hain zuzen ere (1.169 langabetu gutxiago).

Adinaren arabera, zuzeneko harremana dago langabeziaren jaitsieraren eta eskatzaileen gaztetasunaren artean. 25 urtetik beherakoen artean 512 langabetu gutxiago zenbatu ziren; 25 urtetik 44ra dituztenen artean 2.737 gutxiago; eta 45 urtetik gorakoen artean 1.068 gutxiago.

Javier Ruiz Plangintza eta Enplegu sailburuordeak adierazi duenez, datu horiekin finkatu egin da aurreko hilabeteetan izandako jaitsiera, eta, gainera, jaitsiera hori Estatuko batez bestekoa baino handiagoa izan da. “Datu positiboak dira, 2005eko uztailetik izan diren onenak, eta, bereziki ona da langabeziaren jaitsiera batez ere gazteen artean izan delako”, azpimarratu du.
Hala eta guztiz ere, Ruizek ohartarazi duenez, erne jarraitu behar dugu, eta, gogora ekarri nahi izan duenez, “kopuru eta datu bakoitzaren atzetik egoera zailak bizitzen ari diren langabetuak daude”.

Eta, berriro ere, “langabezia-mailak murriztuko baditugu” tresna guztiak erabili behar direla esan du, “langabeziaren aurka borrokan jarraitzeko eta garapen ekonomikorako aukera hobeak eta handiagoak sortzeko". Horren ildotik, Lanbideren jarduna aipatu zuen; izan ere, bitartekotza, orientazioa eta enplegu-politika aktiboak bultzatzeko balio izan baitu.

Ehunekoei erreparatuz, nabarmena da industriaren sektoreari lotutako langabeziak izandako beherakada (-%4,22). Zerbitzuen eboluzioa ere ona izan da (-%2,88), eta eraikuntzan %4,20ko jaitsiera izan da.

Gizarte Segurantzako afiliazioak jaitsiera txiki bat izan du, %0,07koa, eta 929.842 dira afiliatuak. Bakarrik Gipuzkoan igo da kopuru hori, ekainean baino 1.126 afiliatu gehiago baitzituen uztailean ekainean baino (%0,37).

3 iruzkin
  • @inigo_j
    2011.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, El desempleo disminuyó en Euskadi en 4.317 personas en junio. El mejor julio desde 2005 http://bit.ly/qJcYOa #noticias

  • @lanbideejgv
    2011.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    Berriak, El desempleo disminuyó en Euskadi en 4.317 personas en junio. El mejor julio desde 2005 http://bit.ly/qJcYOa #noticias

  • @luisgrisa
    2011.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El empleo disminuyó en Euskadi en 4.317 personas en julio. http://bit.ly/njPcsV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko