Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiaren Android aplikazio berria

2011.eko abuztuak 04

Hemen deskargatu dezakezu aplikazio berri hau

Prest dira dagoeneko Irekiaren aplikazio berriak zure Android gailutik Eusko Jaurlaritzaren jarduera guztia jarrai dezazun. Irekiaren, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze webgunearen, aplikazio berria oso erraz instalatzen da eta herritarrei gailu mugikorren bitartez edozein lekutatik konektatzeko aukera eskaintzen die.

Hortaz, horrelako gailurik duenak honako atal hauetara sartzeko aukera izango du:

  • Albisteak: Jaurlaritzaren jarduerari buruzko berritasunak.
  • Ekitaldiak: Eusko Jaurlaritzak antolaturiko eta sustaturiko ekitaldiak, edo Jaurlaritza parte-hartzaile dutenak.
  • Fototeka: Jaurlaritzaren jarduera guztia argazkitan erakusten duen galeria.
  • Bideoteka: Jaurlaritzaren jarduerari buruzko bideoak biltzen dituen galeria.

Eusko Jaurlaritzaren jarduerari buruz egunean egoteko aukeraz gain, aplikazio honek emailez informazioa zure agendako kontaktuekin partekatzeko , Twitter-en bidez komentatzeko eta Facebook-era bidaltzeko aukera eskaintzen dizu.

 

 

Iruzkin bat
  • @orheetr
    2011.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Irekia’s new Android application . http://t.co/WSAw1cg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia