Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Segurtasuna
qrcode

Gizon bat erreskatatu dute Jaizkibel mendian

2021-08-23

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek sasitzan harrapatuta geratu den gizon bat erreskatatu dute gaur goizean Jaizkibel mendian.

Gaur goizeko 09:00ak inguru, gizon batek Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei deitu die Jaizkibel mendiko Pasaiako aldean harrapatuta geratu dela eta ateratzerik ez zuela ohartarazteko.

Ertzaintzaren helikopteroa, herritarrak babesteko patruilak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Azkenean, helikopteroak erreskatatu ahal izan du gizona, eta, leku seguru batera eraman ondoren, lesio adierazgarririk ez zuela egiaztatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko