Berriak Herrizaingoa
Eu

Bulego higikorren bitartez indartu du Ertzaintzak bere presentzia hondartzetan eta urtegietan

2011.eko abuztuak 01

Udaldiko plan berezia martxan izango da abuztuaren 1etik irailaren 15era

Gaurtik, abuztuak 1, Ertzaintzak segurtasun plan berezia abiatuko du hondartzetan eta jendetza batzen duten barrualdeko aisialdi guneetan. Hiritarren Segurtasunerako dibisioko agenteek Ertzaintzaren presentzia indartuko dute Bizkaia eta Gipuzkoako hamahiru hondartzatan eta Arabako bainu gune diren Garaio eta Landan, baita azken herrialde honetako beste udalerri batzuetan ere. Zerbitzu hauek baldintza klimatologikoen zein ustekabeko jazoeren premiazko arretaren arabera emango dira.

Kostaldean agente kopurua areagotuko da hondartzen inguruan. Gune hauetan Hiritarren Arretarako Unitate Ibiltaria (HAUI) eta Hiritarren Segurtasuneko bigarren patruila gehituko dira. Unitate ibiltariari dagokionez, kasu batzuetan egunero izango da eta besteetan, ordea, txandakako egunetan.

Miguel Buen Segurtasun sailburuordeak azaldu duenez Ertzaintzari dagozkion gaietan herritarrei "berehalako eta hurbileko arreta" ematean datza bulego higikorraren zeregin nagusia: salaketa errazak izapidetu, hala nola, diru-zorroen eta dokumentazioaren lapurreta edota bestelako delitu txikiak. Era berean, ertzain-etxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emango dute agenteek.

HAUI autoen eta patruilen presentziak disuasioan lagunduko dute. Izan ere, poliziaren presentziak berak delitu eta hutsegiten kopurua murriztean lagundu behar du.

Bizkaian honako aisialdi gune hauetan abiatu da plan berezia: Arena, Zierbena, Laida, Laga, Sukarrieta, San Antonio, Karraspio, Ereaga eta Barinete aparkalekua.

Gipuzkoan, berriz, honako gune hauek indartuko dira bulego higikorren eta patruilen bitartez: Kontxa, Deba, Zumaia eta Hondarribia.

Era berean, Helikoptero Unitateko eta Itsaso Unitateko kideak prest egongo dira edozein gertaeraren aurrean behar bezalako erantzuna eman ahal izateko. Gainera, aipatzekoa da larrialdietarako 112 telefonoa erabilgarri egongo dela.

Barrualdean, Garaio eta Landako hondartzetan bulego higikorrak ezartzeaz gain, Hiritarren Segurtasunak agenteen presentzia indartuko du Araban honako udalerri hauetan: Legutio, Murgia, Izarra, Iruña de Oca, Pobes, Armiñon, Aramaio, Maeztu, Kanpezu, Dulatzi, Araia, Orozko, Okondo, Amurrio, Artziniega, Valdegovia eta Orduña. Arabar Errioxan, berriz, Elciego, Lanciego, Labastida, Lapuebla de Labarca, Oion eta Bernedon izango da.

Hiritarren Segurtasunerako dibisioak zenbait alderdi kontuan hartu ditu bulego higikorren kokalekuak hautatzean, hala nola, udaldian jendetza batzen duten guneak edota komisaldegien edo Ertzaintzaintzaren nahiz Udaltzaingoaren egoitzen hurbiltasuna, bikoiztasuna ekiditeko asmoz.

Iruzkin bat
  • @bateman2012
    2011.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    Muestras de estilo en la nueva linea veraniega de La Ertzaintza. http://t.co/RwIQajG #moda #elegante y #rigurosa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)