Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Arrisku Kapitaleko Sozietateak lau milioi inbertitu ditu lau euskal enpresatan

2011.eko uztailak 29

GMTK, Goialde eta Azcue enpresa gipuzkoarrak eta Sagola arabarra dira uztailean gauzatutako operazioen onuradunak. 243 langile enplegatzen dituzte lauren artean.

Aurten, Industria Sailari atxikitako Arrisku Kapitaleko Sozietateak 14,6 milioi euro inbertitu ditu EAEn kokatutako 13 konpainiatan.

 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita dagoen Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (AKEKS) lau milioi euro inbertituko ditu lau euskal enpresatan. Uztailean zehar gauzatu diren operazio horien helburua da  hedapen zein sendotze planak egiten laguntzea konpainiei.

Arrisku Kapitalaren Sozietateak  Gipuzkoako hiru enpresatan eta Arabako batean parte hartu du. Lauretatik lehena Sagola S.A.U. konpainia da, margoketa ekipoen diseinu, fabrikazio eta banaketa arlokoa. Milioi bat euroko ekarpena egin da enpresa horretan. Fabrika Gasteizen dago eta 80 langile dauzka. Bigarrena GMTK konpainia da, makina-erremintaren sektorekoa. Zestoan dago, 15 langile ditu eta 1.125.000 euroko ekarpena egin zaio.

Hirugarren operazioa Goialde enpresan egin da. Guztira 750.000 euro bideratu dira makina-erremintaren eta aeronautikaren sektoreetarako osagaiak eta zehaztasunezko tresnak produzitzen dituen konpainia honetara. Hori ere Zestoan dago eta 38 enplegatu dauzka. Laugarrena Azpeitiko Azcue y Cia konpainia da, etxerako zein bulegoetarako altzariak fabrikatzen ditu eta milioi bat euro jaso ditu. Enpresa horrek 110 langile dauzka.

Urte honetan zehar, operazio horiez gain beste bederatzi euskal enpresatako kapitaletan sartu da Sozietatea. Arrisku Kapitalak 14,6 milioi euroko inbertsioa egin du zazpi hilabeteotan eginiko 13 operazio horiek gauzatzeko.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS, S.A.) SPRI (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) Taldearen barruko eta beraz Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate bat da. Bere funtzioa da finantza funtsak atzematea euskal enpresei laguntzeko. 1985etik dago martxan eta aldi baterako inbertsio minoritarioak egiten ditu finantzazkoak ez diren eta kotizazio ofizialik ez duten enpresen kapitalean. Arrisku Kapitalaren akziodun nagusia Eusko Jaurlaritza da SPRIren bitartez, baina hiru aurrezki kutxek eta Modragón Taldeak ere gutxiengodun parte-hartzeak dituzte .

 

2 iruzkin
  • @IDELabs
    2011.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Capital Riesgo invierte cuatro millones en cuatro empresas vascas http://t.co/pLCG6gT

  • @CamaraGipuzkoa
    2011.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Capital Riesgo invierte cuatro millones en tres empresas guipuzcoanas y una alavesa http://t.co/12WDcdq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan