Hauteskundeak 2024
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 106 isun erregistratu dituzte asteburuan Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik

2021-08-16

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 106 isun proposatu dituzte Euskadin ostiraletik igandera bitartean, pandemiari aurre egiteko eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak urratzeagatik. Horietatik, zehazki 59, eremu publikoan alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteei dagozkie.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek lehendakariaren uztailaren 15eko 34/2021 Dekretuan indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz, guztira 106 isun jarri dituzte joan den ostiraletik, abuztuaren 13tik, igandera, abuztuaren 15ra, bitartean. Horietatik, 59, eremu publikoetan alkohola kontsumitzeagatik, “botiloiak” deiturikoak egiteagatik, jarritako isunak dira.

Asko dira maskara ez janzteagatik egindako arau-hausteei dagozkien isun-proposamenak ere, eta guztira 31 isun-proposamen egin dituzte arrazoi horrengatik Euskadi osoan.

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 13 isun Araban, 63 Bizkaian eta 30 Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko