Berriak
Eu

Euskadiko Saskibaloi Selekzioa Argentinara iritsi da

2011.eko uztailak 30

Argentinan hegaldiak bertan behera egunero uztearazten dituzten Puyehue sumendiaren errautsak egonda ere, Euskadiko saskibaloi selekzioa Argentinara iritsi da bertako zelekzioaren aurka partida batzuk jokatzeko. Partidak Resistencian, Cordoban eta Saltan izango dira. Azken partida hau EITBn zuzenean ikus daiteke, abuztuaren 7an, igandean.

Euskal Saskibaloi Federazioaren presidentea Arturo Aguado, oso pozik zegoen hegoaldeko herrialdean egin zieten harrerarekin.
"Poz-pozik gaude Argentinan egoteagatik. Ezin gaituzte hobeto hartu. Esker oneko gaude Enbaxadoreak eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza osoak egin ziguten harreragatik, zalantzarik gabe arrakasta handiko bira izatea posible egingo duena, bai antolatzaile mailean, eta bai maila guztietan".

MERCOSUR-reko Euskadiren Ordezkariak esan zuen "egun hauetan izango dugun gertaera oso garrantzitsua da arrazoi askogatik. Lehenik, jardun lagunkoi batzuk jokatuko dituztelako saskibaloi munduko talderik onetariko batekin. Bigarren, instituzionalki Espainako enbaxadoreak eta kontsulek Euskadiko Saskibaloi Federazioari egin zioten harrera oso baliogarria eta beroa izan delako. Eta azkenik, bai EITB-ek eta Euskal Herrian dauden komunikabide guztiek ere aste honetako gertaerak zabaltzeagatik".

Lehenengo egunean Buenos Airesen, Arturo Aguadok eta Gerardo Candinak Euskadiko Selekzioaren presidenteordeak, bilera bana izan dute Rafael Estrella Argentinako Espainaren enbaxadorearekin eta Germán Vaccaro Argentinako Saskibaloi Federazioaren presidentearekin.

"Oso burutazio bikaina izan da Euskadiko Saskibaloi Selekzioa Argentinan jokatzera etortzea. Nire ustez, Argentinak saskibaloi mail bikaina du eta, gainera, bertako jokalari asko gaur egun Espainan jokatzen ari dira, eta euskal taldeetan ere. Horregatik pentsatzen dut erreminta honek herriak hurbiltzeko balio duela, harremanak sortzeko, Espaina eta Argentinako herrialde guztien arteko loturak eta harreman onak jadanik dituen oinarri sendo gainean. Ez da kirola bakarrik, baizik eta bereziki kirol inguruan gertatzen den jarduera kulturala", Estrellak esan zuen bisitari dagokionez.

Bestalde, Germán Vaccarok adierazi zuen "oso pozik gaude benetan zuek hemen izateagatik. Argentinarren adiskidetasuna eskaini ahal izateagatik, zuengandik ere oso ondo ikasten duguna. Egia esanda, beti oso ondo hartzen gaituztelako".

Vaccarok azaldu zuen nola bururatu zitzaien bira hau egitea: "Euskadiko Federazioa ezagutu nuen iaz Errege Kopan, Bilbon. Espainako Federazioak, nire laguna den Jose Luis Saenz Presidentearen bidez, Euskadiko Federazioa hartu ahal nuenentz galdetu zidan, gure herrialdean bira bat egin nahi zuelako. Gustura egin genuen eta hemen gaude, ahalik eta ondoen zaintzen saiatuz. Kirolari dagokoionez, ahal den guztia egingo dugu eta etorkizunerako truke batzuk egingo ditugu. Ziur aski oso probetxugarria izango dira Argentinako Saskibaloi Federerazioarentzat baita Euskadiko Federazioarentzat ere ".


Euskal taldeak Argentinako selekzioaren kontra jokatuko dituzten partida-egutegia uztailaren 31, igandean, hasiko da Buenos Aires-tik 1000 bat kilometrotara dagoen Resistencia hiriko Sarmiento Klubean. Buenos Aires-tik 1500 bat kilometrotara dagoen Salta hiriko Delmi estadioan izango da abuztuaren 7an, igandeko arratsaldeko 6retan (gaueko 11rretan Euskadin). Partida hau EITB-n zuzenean emango dute.

Abuztuaren 4an, ostegunean, hirugarren partida bat jokatuko du Euskal selekzioak, baina Córdobako Saskibaloi Selekzioaren kontra izango da, Córdobako Sociedad Unión Eléctrica delakoaren estadioan.

Pablo Lasok zuzendutako euskal taldearen kideak hauek dira: Javi Salgado (Lagun Aro Gìpuzkoa Basket ACB taldekoa), Ricardo Uriz Anzizu (Lagun Aro Gipuzkoa Basket - ACB), Lander Lasa (Lagun Aro Gipuzkoa Basket - ACB), Urko Otegi (Menorca Basquet -ACB), Marcos Casado Casuso (Santurtzi - Adecco Plata), Mikel Uriz Anzizu (Fundación Adepal Alcazar - Adecco Oro), Unai Calbarro Carbajo (Santurtzi -Adecco Plata), Beñat Barberena Mondragón (Valencia Basquet Club - EBA), Jon Santamaría Bengoa (BC River Andorra - Adecco Plata), Asier Zengotitabengo García (Lobe Huesca - Adecco Oro) eta Joseba Iglesias Vilanova (Cafés Aitona - EBA).

Nazioarteko Saskibaloi Federazioa - FIBA-ren sailkapenean, Argentina munduko hirugarren talde indartsuena da. Argentinako taldean NBAn ari diren jokalari ezagunak daude, esaterako Emanuel Ginóbili, Andrés Nocioni eta Luis Scola, besteak beste. Azken hauek, Euskadin ere ezagunak dira Baskoniako jokalariak izateagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena eta Arturo Aguado