Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Tolosako lan-prestazioen hartzaileen %35 lan-merkatura sartuko dira, laneratzeko plan baten bitartez

2011.eko uztailak 29

 

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Gipuzkoako udal horren arteko akordioari esker 60 langabetuk lanpostuak lortuko dituzte
  • "Talde kalteberenekin Jaurlaritzak duen konpromisoa prestazioetarako eskubidea bermatzea da, gizarteratzeaz eta laneratzeaz gainera", azpimarratu du Gemma Zabaleta sailburuak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Tolosako gizarte-prestazioen hartzaileak laneratzeko programa bat garatuko du, Gipuzkoako udal horrekin lortutako akordioaren ondoren. Proiektu aitzindari horri esker, giza talde hori osatzen dutenen %35ek lortuko dute lan-kontraturen bat. Guztira, aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute 60 tolosarrek, beraien lan-profila hobetzeko eta lan-merkatura sartu daitezen lortzeko. 

'Tolosa Lanekin' izeneko programaren bidez tresna berritzaile eta pertsonalizatuak jarriko dira pertsona horien esku, kontratu baten bitartez lan-merkatura sartzen laguntzeko eta gizarte-prestazioen hartzaile kroniko ez bihurtzeko. Aktibazio-plan horri ekiteko, Lanbidek 707.179 euro inbertituko ditu, eta Tolosako Udalak eta proiektuarekin bat egiten duten enpresek beste 216.000 euro; beraz, guztira 923.179 euroko inbertsioa egingo da.

"Giza talde ahulenekin Jaurlaritzak duen konpromisoa bi eskubide bermatzean oinarritzen da: Prestazioetarako eskubidea, non autogobernuaren historiako gastu handiena egiten ari garen, eta gizarteratzeko eta laneratzeko eskubidea. Izan ere, gizarte-ekintzak aktibatzeko balio behar baitu, eta ez bakarrik babesteko", azpimarratu du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak programa aurkezterakoan.

Tolosan 341 pertsonek jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) egun, eta horietatik 180 ekimen honetatik kanpo daude, besteak beste erretiratuak edo elbarriak direlako. Gainerako 161ek (Tolosako herritarrak denak) "lan egiteko aukera izan dezakete".

"Proiektu horrekin gizarte-prestazioen 60 hartzaileek lan-kontratuak izango dituzte sei hilabetez, enpresentzako enplegu-txekeei esker. Gure aurreikuspenen arabera, gutxienez 24 tolosar gizarte-prestazioen sistematik aterako dira eta lan-merkatuan sartuko dira normaltasunez", azaldu du Zabaletak, Lanbideko Administrazio Kontseiluko presidenteak.

Besteak beste lana bilatzen laguntzeko 'coaching' erako teknika berritzaileen bidez, guztiz banakakoa izango den aholkularitza jaso ondoren, onuradunek lan-kontratu bat jasoko dute enpresentzako enplegu-txekeen bitartez, urte erdiko gutxieneko iraupenarekin.

'Tolosa Lanekin' proiektua, beraz, honako helburuekin sortu da:

-Proiektuaren amaierarako ahalik eta hartzaile-partaide gehienek laneratzen lortzea. Programaren xedea %35-%40 (24 pertsona inguru) gizarte-prestazioen sistematik ateratzea da, ekimena amaitzerako.

-Gipuzkoako udalerri horretako enpresen artean kontrataziorako laguntzak sustatzea sei hilabetez.

-Udaletik Tolosako ekonomia- eta gizarte-garapena bultzatzea.

-DBEaren hartzaileak lan-merkatuan txertatzeko Lanbidek duen ereduaren eboluzioa konprobatzea. Urte honen amaiera aldean Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzea aurreikusten da, gizarte-prestazioak jasotzen dituztenek, gizarte-zerbitzuak erabiltzeaz gain, enplegu-zerbitzuak era erabili ditzaten.

Ibai Iriarte Tolosako alkatearen iritziz, gizarte-prestazioak jasotzea eskubide unibertsala da, eta inoiz ezin da zalantzan jarri; baina herritarrek ulertu behar dute baliabideak ondo kudeatu behar direla, eta horretarako Tolosako Udalak esperientzia pilotu horretan parte hartu behar duela, ondoren horrek izaten duen emaitzaren berri emateko.

Tolosa herri aitzindaria da enplegu-programa esperimentalen arloan. Une hauetan enplegu-programa bat jarri du abian, kotizaziopeko prestaziorik jasotzen ez dutenei eta/edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenei zuzenduta. Programa hori ere Lanbiderekin lankidetzan garatzen ari da, eta 63 lanpostu sortu ditu guztira.

Enplegu-programetan interesa duten guztiek herriko Lanbideren bulegoetan aurkitu dezakete gai horri buruzko informazioa, baita www.lanbide.net web-orrialdean ere.

Iruzkin bat
  • @davidutti
    2011.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Un plan de inclusion integrara en el mercado laboral al 35% de los perceptores de RGI de Tolosa http://t.co/gZ8a0eF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko